139. zk., 2023ko uztailaren 21a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (147 KB - 2 orri.)
- EPUB (111 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Oposaketak eta lehiaketak
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
3547
645/2023 EBAZPENA, apirilaren 4koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, honako ebazpen hau aldatzen duena: 400/2023 Ebazpena, martxoaren 3koa, zeinaren bidez epaimahai kalifikatzailea izendatu den Goi Mailako Teknikariak lanbide-taldeko Administrazioko eta Kudeaketako Goi Mailako Teknikaria kategorian, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetako destinoetan, estatutupeko langile izateko hautaketa-probetarako.
Indarrean dagoen legediak emandako ahalmenez baliaturik,
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Aldatzea Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren martxoaren 3ko 400/2023 Ebazpena, Administrazioko eta Kudeaketako Goi Mailako Teknikaria kategoriako epaimahaiaren osaerari dagokionez, honela:
a) Errebokatzea Ana Luisa Martínez Alonso andrearen izendapena lehenengo epaimahaikide titular gisa.
b) Izendatzea Iñaki Pérez Sanz jauna lehenengo epaimahaikide titular.
c) Errebokatzea Iñaki Pérez Sanz jaunaren izendapena lehenengo epaimahaikide ordezko gisa.
d) Izendatzea María Pilar Uriarte Brizuela andrea lehenengo epaimahaikide ordezko.
e) Errebokatzea María Elisabeth Nogueira Gómez andrearen izendapena bigarren epaimahaikide ordezko gisa.
f) Izendatzea María Ángeles Urraza Bernaola andrea bigarren epaimahaikide ordezko.
g) Errebokatzea Rakel Miñón González de Langarica andrearen izendapena laugarren epaimahaikide titular gisa.
h) Izendatzea Ricardo Bastida Rementería laugarren epaimahaikide titular.
i) Errebokatzea Ricardo Bastida Rementería jaunaren izendapena laugarren epaimahaikide ordezko gisa.
j) Izendatzea Amaya Urrutia Erauskin andrea laugarren epaimahaikide ordezko.
k) Errebokatzea Elena Martínez de Gereñu Ortuoste andrearen izendapena idazkari ordezko gisa.
l) Izendatzea Itxasne Beitia Goiti andrea idazkari ordezko.
Bigarrena.– Ebazpen hau EHAAn argitara dadin agintzea.
Hirugarrena.– Osakidetzako zuzendari nagusiaren azaroaren 24ko 1736/2022 Ebazpenaren 21. oinarrian ezarritakoaren arabera; hots, oinarri orokorrak onartzen dituen Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuan estatutupeko lotura finkoa lortzeko 2016. eta 2017. urteetan deitutako hautaketa prozesuak arautzen dituen horretan ezarritakoaren arabera, Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, Ebazpen hau argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2023ko apirilaren 4a.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,
MARÍA ROSA PÉREZ ESQUERDO.