139. zk., 2023ko uztailaren 21a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (144 KB - 1 orri.)
- EPUB (111 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Oposaketak eta lehiaketak
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
3546
644/2023 EBAZPENA, apirilaren 4koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, honako ebazpen hau aldatzen duena: 403/2023 Ebazpena, martxoaren 3koa, zeinaren bidez epaimahai kalifikatzailea izendatu den Goi Mailako Teknikariak lanbide-taldeko Goi Mailako Teknikari Juridikoa – Letradua kategorian, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetako destinoetan, estatutupeko langile izateko hautaketa-probetarako.
Indarrean dagoen legediak emandako ahalmenez baliaturik,
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Aldatzea Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren martxoaren 3ko 403/2023 Ebazpena, Goi Mailako Teknikari Juridikoa – Letradua kategoriako epaimahaiaren osaerari dagokionez, honela:
a) Errebokatzea María Rosario Peñín Jiménez andrearen izendapena hirugarren epaimahaikide titular gisa.
b) Izendatzea Maite Yeregui Huarte andrea hirugarren epaimahaikide titular.
c) Errebokatzea Serafín Vigiola Larrinaga jaunaren izendapena hirugarren epaimahaikide ordezko gisa.
d) Izendatzea Enrique Agirrezabal Otalora jauna hirugarren epaimahaikide ordezko.
Bigarrena.– Ebazpen hau EHAAn argitara dadin agintzea.
Hirugarrena.– Osakidetzako zuzendari nagusiaren azaroaren 24ko 1736/2022 Ebazpenaren 21. oinarrian ezarritakoaren arabera; hots, oinarri orokorrak onartzen dituen Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuan estatutupeko lotura finkoa lortzeko 2016. eta 2017. urteetan deitutako hautaketa prozesuak arautzen dituen horretan ezarritakoaren arabera, Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, Ebazpen hau argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2023ko apirilaren 4a.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,
MARÍA ROSA PÉREZ ESQUERDO.