139. zk., 2023ko uztailaren 21a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (151 KB - 2 orri.)
- EPUB (110 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Oposaketak eta lehiaketak
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
3541
414/2023 EBAZPENA, martxoaren 3koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bitartez Diplomadun Sanitario lanbide-taldeko Fisioterapeuta kategorian, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetako destinoetan, estatutupeko langile izateko hautaketa-probetarako epaimahai kalifikatzailea izendatu den.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren azaroaren 24ko 1736/2022 Ebazpenaren bidez, onartu egin dira Osakidetzan estatutupeko lotura finkoa lortzeko 2020/2021/2022an eta Egonkortzean iragarritako hautaketa-prozesuak arautuko dituzten oinarri orokorrak.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren azaroaren 24ko 1812/2022 Ebazpenaren bidez, Diplomadun Sanitario lanbide-taldeko Fisioterapeuta kategoriaren oinarri espezifikoak onartu ziren (Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetako destinoetarako).
Oinarri orokorrak onartu zituen Ebazpenaren 18. oinarrian aurreikusitakoarekin bat etorriz, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiak hautaketa-probak kalifikatuko dituen epaimahaia izendatuko du.
Horiek guztiak horrela, eta indarrean dagoen legedian pertsonaleko gaietan aitortuta ditudan eskumenez baliatuta, honakoa
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Lehen aipatutako kategoriako prozesuaren epaimahai kalifikatzailea izendatzea. Epaimahai hori Ebazpen honen eranskinean agertzen diren kideek osatuko dute.
Bigarrena.– Ebazpen honek daukan egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Hirugarrena.– Ebazpen hau EHAAn argitaratzeko agintzea.
Laugarrena.– Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuan estatutupeko lotura finkoa lortzeko hautaketa prozesuak arautzen dituzten oinarri orokorrak onartzen dituen Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren azaroaren 24ko 1736/2022 Ebazpenaren 21. oinarrian ezarritakoaren arabera, Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, Ebazpen hau EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2023ko martxoaren 3a.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,
MARÍA ROSA PÉREZ ESQUERDO.
ERANSKINA
FISIOTERAPEUTA KATEGORIA
Batzordeburua:
– Titularra: Araitz Maeztu Maiz.
– Ordezkoa: Miguel Mozo Aranda.
Lehenengo epaimahaikidea:
– Titularra: Lorena Macias Vega.
– Ordezkoa: Luis Ignacio Mateo Rodera.
Bigarren epaimahaikidea:
– Titularra: Jose Manuel Martinez Garrastazu.
– Ordezkoa: Ana Marañon Abrego.
Hirugarren epaimahaikidea:
– Titularra: Felix Martinez Martinez.
– Ordezkoa: Ainara Martin Aguirre.
Laugarren epaimahaikidea:
– Titularra: Igone Manciles Marin.
– Ordezkoa: Jose Antonio Nogues Vazquez.
Idazkaria:
– Titularra: Fernando Asensio Olavarria.
– Ordezkoa: Maria Elisabeth Nogueira Gomez.