139. zk., 2023ko uztailaren 21a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (98 KB - 1 orri.)
- EPUB (102 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
3528
1211/2023 EBAZPENA, ekainaren 28koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez Olga Doiz Unzue andrea Goierri-Urola Garaiko Erakunde Sanitario Integratuko Langileen Zuzendari kargutik kentzen den.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren ekainaren 1eko 689/2012 Ebazpenaren bidez, Olga Doiz Unzue andrea Goierri-Urola Garaiko Erakunde Sanitario Integratuko Langileen zuzendari izendatu zen.
Ekainaren 26ko 8/1997 Legea, azaroaren 11ko 255/1997 Dekretua eta aplikatzekoak diren gainerako xedapenak ikusita, Zuzendaritza Nagusi honek
EBAZTEN DU:
Lehenengoa.– Olga Doiz Unzue andrea Goierri-Urola Garaiko Erakunde Sanitario Integratuko Langileen Zuzendari kargutik kentzea eta egindako lanagatik eskerrak ematea.
Bigarrena.– Ebazpen honek 2023ko irailaren 17ko laneguna amaitzen denetik aurrera izango ditu ondorioak.
Hirugarrena.– Ebazpen hau interesdunari eta Goierri-Urola Garaiko Langileen Zuzendaritzari jakinaraztea.
Laugarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetzako Administrazio Kontseiluari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik zenbatzen hasita.
Vitoria-Gasteiz, 2023ko ekainaren 28a.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,
MARÍA ROSA PÉREZ ESQUERDO.