139. zk., 2023ko uztailaren 21a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (100 KB - 1 orri.)
- EPUB (108 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
3527
1210/2023 EBAZPENA, ekainaren 28koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez María Elisa Gómez Inhiesto andrea Ekonomiako eta Finantzako zuzendari kargutik kentzen den Ezkerralde-Enkarterri-Gurutzetako ESI-an, berak hala eskatuta.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren maiatzaren 15eko 1035/2015 Ebazpenaren bidez, María Elisa Gómez Inhiesto andrea Ezkerralde-Enkarterri-Gurutzetako Erakunde Sanitario Integratuko Ekonomiako eta Finantzako zuzendari izendatu zuten (2015eko ekainaren 12ko EHAA).
Ekainaren 26ko 8/1997 Legea, azaroaren 11ko 255/1997 Dekretua eta aplikatzekoak diren gainerako xedapenak ikusita, Zuzendaritza Nagusi honek
EBAZTEN DU:
Lehenengoa.– María Elisa Gómez Inhiesto andrea, berak hala eskatuta, Ezkerralde-Enkarterri-Gurutzetako Erakunde Sanitario Integratuko Ekonomiako eta Finantzako zuzendari lanpostutik kentzea, eta eskerrak ematea egindako lanagatik.
Bigarrena.– Ebazpen honek 2023ko irailaren 1eko laneguna amaitzen denetik aurrera izango du eragina.
Hirugarrena.– Ebazpen hau interesatuari eta Ezkerralde-Enkarterri-Gurutzetako Erakunde Sanitario Integratuari jakinaraztea.
Laugarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2023ko ekainaren 28a.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,
MARÍA ROSA PÉREZ ESQUERDO.