139. zk., 2023ko uztailaren 21a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (99 KB - 1 orri.)
- EPUB (108 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
3526
1207/2023 EBAZPENA, ekainaren 27koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez Nerea Aperribay Sáez andrea Uribeko Erakunde Sanitario Integratuko Erizaintzako zuzendari kargutik kentzen den, berak hala eskatuta.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren uztailaren 22ko 947/2021 Ebazpenaren bidez (2021eko abuztuaren 30eko EHAAn argitaratuta), Nerea Aperribay Sáez andrea Uribeko Erakunde Sanitario Integratuko Erizaintzako zuzendari izendatu zen.
Ekainaren 26ko 8/1997 Legea, azaroaren 11ko 255/1997 Dekretua eta aplikatzekoak diren gainerako xedapenak ikusita, Zuzendaritza Nagusi honek
EBAZTEN DU:
Lehenengoa.– Nerea Aperribay Sáez andrea, berak hala eskatuta, Uribeko Erakunde Sanitario Integratuko Erizaintzako zuzendari kargutik kentzea, eta egindako lanagatik hari eskerrak ematea.
Bigarrena.– Ebazpen honek 2023ko ekainaren 11ko laneguna amaitzen denetik aurrera izango ditu ondorioak.
Hirugarrena.– Interesdunari eta Uribeko Erakunde Sanitario Integratuari Ebazpen honen berri ematea.
Laugarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetzako Administrazio Kontseiluari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik zenbatzen hasita.
Vitoria-Gasteiz, 2023ko ekainaren 27a.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,
MARÍA ROSA PÉREZ ESQUERDO.