137. zk., 2023ko uztailaren 19a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (145 KB - 1 orri.)
- EPUB (103 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
EKONOMIAREN GARAPEN, JASANGARRITASUN ETA INGURUMEN SAILA
3497
EBAZPENA, 2023ko uztailaren 7koa, Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako sailburuordearena, zeinaren bidez jendaurrean jartzen baita Nekazaritza Politika Erkidearen Plan Estrategikoa (NPEPE) 2023-2027 Euskal Autonomia Erkidegoan aplikatzeko xedapenak ezartzen dituen eta landa-eremuen karakterizazioa finkatzen duen dekretuaren proiektua.
Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailak Nekazaritza Politika Erkidearen Plan Estrategikoa (NPEPE) 2023-2027 Euskal Autonomia Erkidegoan aplikatzeko xedapenak ezartzen dituen eta landa-eremuen karakterizazioa finkatzen duen dekretuaren proiektua egin du. Proiektu hau Xedapen orokorrak egiteko prozedurari buruzko abenduaren 22ko 8/2003 Legeak ezartzen duenaren arabera izapidetu behar da, Xedapen orokorrak egiteko prozedurari buruzko ekainaren 30eko 6/2022 Legearen xedapen iragankorra aplikatuz.
Abenduaren 22ko 8/2003 Legeak 8.1 artikuluan ezartzen duenaren arabera, herritarren eskubideei eta bidezko interesei eragiten dieten xedapen orokorrak jendaurrean jartzen dira, xedapenaren izaera dela-eta gomendagarria denean.
Horregatik, jendaurrean jartzen da, Xedapen orokorrak egiteko prozedurari buruzko abenduaren 22ko 8/2003 Legeak 8. artikuluan ezartzen duenarekin bat etorriz, eta horretarako nahikotzat jotzen da 20 egun balioduneko aldia ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Azaldutako guztiagatik, eta Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen otsailaren 23ko 68/2021 Dekretuarekin bat etorriz, honako hau
EBAZTEN DUT:
1.– Jendaurrean jartzea Nekazaritza Politika Erkidearen Plan Estrategikoa (NPEPE) 2023-2027 Euskal Autonomia Erkidegoan aplikatzeko xedapenak ezartzen dituen eta landa-eremuen karakterizazioa finkatzen duen dekretuaren proiektua, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoan argitaratu eta hurrengo egunetik 2023ko irailaren 8ra arte, azken egun hori barne hartuta.
2.– Aldi horretan pertsona fisiko eta juridiko publiko zein pribatu guztiek aztertu ahal izango dute dekretuaren proiektua Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saileko Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko eta Europar Politiketako Zuzendaritzan (Vitoria-Gasteiz, Donostia kalea 1, 01010) eta Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoan (www.euskadi.eus), eta nahi dituzten alegazioak aurkeztu ahal izango dituzte bi egoitza horietan.
Vitoria-Gasteiz, 2023ko uztailaren 7a.
Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako sailburuordea,
BITTOR OROZ IZAGIRRE.