137. zk., 2023ko uztailaren 19a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (134 KB - 1 orri.)
- EPUB (101 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Oposaketak eta lehiaketak
HEZKUNTZA SAILA
3491
HUTS-ZUZENKETA, honako Agindu honena: Agindua, 2022ko abenduaren 20koa, Hezkuntzako sailburuarena, enplegua egonkortzeko salbuespenezko prozesuetarako deialdia egiten duena, Hezkuntza Sailari atxikitako sukaldeko eta garbiketako lan-kategorietako lanpostuak modu finkoan betetzeko.
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuak 18.2.b) artikuluan xedatzen duenez, argitaratzeko bidalitako testuan egindako hutsak edo omisioak Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, baldin eta nabarmenak badira, dokumentuen esanahia aldatzen ez badute, eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada. Zuzenketa egiteko eskaria testua argitaratzeko agindua eman duen organoak egingo du.
Horrelako huts bat aurkitu da Hezkuntzako sailburuaren 2022ko abenduaren 20ko Aginduan (2022ko abenduaren 29ko 248. Zenbakiko EHAAn argitaratu zen): Agindua, 2022ko abenduaren 20koa, Hezkuntzako sailburuarena, enplegua egonkortzeko salbuespenezko prozesuetarako deialdia egiten duena, Hezkuntza Sailari atxikitako sukaldeko eta garbiketako lan-kategorietako lanpostuak modu finkoan betetzeko. Hori dela eta, dagokion zuzenketa egiten da hemen:
II. eranskinean, Hezkuntza Sailari atxikitako sukaldeko enplegua egonkortzeko salbuespenezko prozesuaren oinarri espezifikoei dagokionean, honako hau dio 2022/5738 (20/15) orrialdean, 2.2. oinarrian:
«Langileak hautatzeko deialdietan izena emateagatik ordaindu beharreko tasaren zenbatekoa 11,72 eurokoa da.»
Eta honako hau esan behar du:
«Langileak hautatzeko deialdietan izena emateagatik ordaindu beharreko tasaren zenbatekoa 7,82 eurokoa da.»
III. eranskinean, Hezkuntza Sailari atxikitako garbitzaileen enplegua egonkortzeko salbuespenezko prozesuaren oinarri espezifikoei dagokienean, honako hau dio 2022/5738 (20/18) orrialdean, 2.2. oinarrian:
«Langileak hautatzeko deialdietan izena emateagatik ordaindu beharreko tasaren zenbatekoa 11,72 eurokoa da.»
Eta honako hau esan behar du:
«Langileak hautatzeko deialdietan izena emateagatik ordaindu beharreko tasaren zenbatekoa 7,82 eurokoa da.»