132. zk., 2023ko uztailaren 12a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (93 KB - 1 orri.)
- EPUB (96 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
KUARTANGOKO UDALA
3360
IRAGARKIA, Zuhatzu Kuartangoko UE2 eremua babes akustiko bereziko zona deklaratzea behin betiko onartzeari buruzkoa.
Alkatetzak 2023ko ekainaren 29an emandako ebazpen baten bidez behin betiko onartu da Zuhatzu Kuartango UE2 eremua babes akustiko bereziko zona deklaratzea.
Euskal Autonomia Erkidegoko kutsadura akustikoari buruzko urriaren 16ko 213/2012 Dekretuaren 13.3 artikuluan ezartzen denarekin bat, onarpena aditzera ematen da, denek jakin dezaten.
Behin betiko onarpenak amaiera ematen dio administrazio-bideari. Horren aurka administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri ahal izango da Administrazioarekiko Auzietarako Vitoria-Gasteizko Epaitegian iragarki hau ALHAOn argitaratu eta hurrengo egunetik bi hilabete igaro baino lehen. Gainera, bidezkotzat jotzen diren bestelako errekurtso batzuk ere aurkeztu ahal izango dira.
Zuhatzu Kuartango, 2023ko ekainaren 29a.
Alkatea,
MIREN MEABE CARRO.