Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

132. zk., 2023ko uztailaren 12a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
3359

IRAGARKIA, 180/2023 administrazioarekiko auzi-errekurtsoan (prozedura laburtua) interesdun izan daitezkeenak epatzeko dena.

Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 2. Epaitegian, Imanol Rodríguez Adame jaunak, ESK sindikatuaren ordezkari gisa, administrazioarekiko auzi-errekurtso bat aurkeztu du zehazki, 180/2023 prozedura laburtu bidez izapidetua, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluaren 2023ko martxoaren 6ko Erabakiaren kontra. Erabaki horren bidez ezetsi egin ziren Osakidetzako zuzendari nagusiaren 1737/2022, 1738/2022, 1739/2022, 1740/2022, 1744/2022, 1745/2022, 1746/2022, 1749/2022, 1750/2022, 1751/2022. 1752/2022, 1754/2022, 1755/2022, 1756/2022, 1757/2022, 1758/2022, 1759/2022, 1760/2022, 1761/2022, 1762/2022, 1764/2022, 1765/2022, 1766/2022, 1767/2022, 1768/2022, 1769/2022, 1770/2022, 1771/2022, 1772/2022, 1773/2022, 1774/2022, 1775/2022, 1777/2022, 1779/2022, 1780/2022, 1784/2022, 1785/2022, 1787/2022, 1788/2022, 1789/2022 eta 1794/22 Ebazpenen kontra jarritako gora jotzeko errekurtsoak. Ebazpen horien bidez onartu ziren estatutupeko lotura finkoa lortzeko hautaketa-prozesua arautzeko oinarri espezifikoak, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetan destinoa daukan Fakultatibo Medikoak eta Teknikoak lanbide-taldeko Medikua kategorian.

Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa Arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49. artikuluan ezarritakoa betez, epatu egiten dira interesa izan dezaketen hirugarrenak eta jakinarazi egiten zaie prozedura judizialean agertu eta bertaratu daitezkeela, bederatzi eguneko epean, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunaren hurrengo egunetik aurrera.

Aipatutako administrazioarekiko auzi-errekurtsoan interesdun izan daitezkeenak ezezagunak direnez, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoa betetzeko.

Jakinarazpen honek Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunaren hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2023ko ekainaren 30a.

Aholkularitza Juridikoko zuzendariordea,

SUSANA LÓPEZ ALTUNA.


Azterketa dokumentala