132. zk., 2023ko uztailaren 12a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (128 KB - 2 orri.)
- EPUB (107 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
BERDINTASUN, JUSTIZIA ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
3357
IRAGARKIA, 2023ko ekainaren 26koa, Gizarte Zerbitzuen zuzendariarena, zeinaren bidez jakinarazten baitira telelaguntza-zerbitzu publikoari buruzko zenbait espedienteren gaineko ebazpenak.
Ezinezkoa izan da ebazpen horiek aurrez aurre jakinaraztea, eta, horregatik, iragarki hau argitaratzen da, hala xedatuta baitago Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan.
Horretarako, iragarki honen bidez, interesdunari jakinarazten zaio eskuragarri duela zerrendako espedienteetan emandako ebazpenen testu osoa, Eusko Jaurlaritzako Gizarte Zerbitzuen Zuzendaritzan (Donostia kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz).
Ebazpen horiek ez diote amaiera ematen administrazio-bideari, eta, berorien aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Berdintasun, Justizia eta Politiketako Saileko Gizarte Politiketako sailburuordeari, hilabeteko epean, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera. Hori guztia Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 120. eta 121. artikuluetan xedatutakoaren arabera.
Horren berri ematen da, eranskinean adierazitako interesdunak jakin dezan eta jakinarazpentzat har dezan.
Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteiz, 2023ko ekainaren 26a.
Gizarte Zerbitzuen zuzendaria,
MARÍA ANTONIA OLABARRIETA IBARRONDO.