Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

132. zk., 2023ko uztailaren 12a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

HEZKUNTZA SAILA
3355

IRAGARKIA, zeinaren bidez epatzen baitira Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salako 2. Sekzioan bideratutako 253/2023 prozedura arruntean interesa duten pertsonak.

0000253/2023 prozedura arrunta, Hezkuntza Sailaren 2023-05-04ko Aginduaren aurkakoa (2023-5-11ko EHAA, 88. zk.). Agindu horren bidez, bigarren aldiz aldatzen da 2022ko abenduaren 20ko Agindua, enplegua egonkortzeko salbuespenezko prozesurako deialdia egiten duena Hezkuntza Saileko lan-kontratudun hezkuntza-langileen lan-kategorietako plazak modu finkoan betetzeko.

Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49.1 artikuluan agindutakoa betez, prozedura horretan interesa duten pertsonak epatzen dira, egoki iritziz gero, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salako 2. Sekzioan ager daitezen eta aipatutako prozeduran alderdi gisa pertsonatu daitezen. Bederatzi eguneko epea izango dute horretarako, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2023ko ekainaren 19a.

Araubide Juridikoaren eta Zerbitzuen zuzendaria,

ENEKO GOENAGA EGIBAR.


Azterketa dokumentala