132. zk., 2023ko uztailaren 12a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (136 KB - 2 orri.)
- EPUB (110 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
LURRALDE PLANGINTZA, ETXEBIZITZA ETA GARRAIO SAILA
3351
94/2023 DEKRETUA, ekainaren 27koa, zeinaren bidez urgentziako deklaratzen baita Gipuzkoako Foru Aldundiak, nahitaez desjabetzeko, honako hauek okupatzea: Amezketako saneamenduaren (Amezketa-Ugarte tartea) proiektua burutzeko beharrezkoak diren ondasunak eta eskubideak.
Gipuzkoako Foru Aldundiak, «Amezketako saneamenduaren proiektu eguneratuaren (Amezketa-Ugarte tartea) eta Amezketatik Ugarterako oinezkoen bizikleta bidea» espedientea prestatu eta formalki onartu ondoren, proiektua egiteko (saneamenduari dagokionez) lur guztiak erabilgarri izateko beharra adierazi zuen.
Ingurumeneko eta Obra Hidraulikoetako foru diputatuak 2021eko abenduaren 16an emandako foru aginduaren bidez, honako hau ebatzi zen: jendaurrean jartzeko izapideei hasiera ematea eta ondasunen eta eskubideen zerrenda jendaurrean jartzea, hogei eguneko epean, prentsan eta Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean iragarkiak argitaratuz. Geroago, 2022ko abenduaren 20an egindako bilkuran, Gipuzkoako Foru Aldundiak erabaki zuen Eusko Jaurlaritzari eskatzea proiektuak ukitutako eskubideak eta ondasunak okupatzea urgentziako deklara zezala, Nahitaezko Desjabetzearen Legearen 52. artikuluan ezarritakoa betetzeko.
Urgentziaz okupatu beharreko ondasunak eta eskubideak zehaztuta eta banakatuta agertzen dira horretarako egin zen eta espedientean jasota dagoen zerrendan, identifikazioak egiteko datu askirekin agertu ere. Zerrenda hori jendaurrean jarri zen egoki zenean, eta hiru alegazio aurkeztu ziren, administrazio-espedientean adierazten denez.
Ondasun eta eskubide horiek okupatzea luzaezintzat jotzen da, honako arrazoi hauengatik:
«Gaur egun, Amezketako udalerriak zuzenean isurtzen dituela bere hondakin-urak ingurune naturalera, ia aurretiko tratamendurik egin gabe. Puntualki, badaude hobi septikoak, eragozten dutenak solidoak ubideetara iristea, baina arazketa-sistema horien eraginkortasuna apenas antzematen da materia organikoak eragindako kutsadurari dagokionez. Oro har, isurketa horiek hartzen dituen ingurunea ur-ibilgu txiki bat da, eta horrek areagotu egiten du isurketen eragina.
Herritarrak eta ganadua ibilgu horietara iristea osasun arazo bat da, eta konpondu egin behar da, baina ingurumen arrazoiak ere badaude justifikatzen dutenak konponbidearen premia, zeren eta natura ingurunearen kutsadurak zuzenean eragiten baitie han garatzen diren habitat eta espezieei.
Proiektu honetan, Amezketako herriguneko isurketak biltzeko kolektoreak egitea aurreikusten da. Isurketak Oria Erdiko saneamendu sistema orokorrarekin lotuko dira, Alegian, eta handik Uraldeko HUAra bideratuko dira, Adunan. Instalazio horretan, behar bezala araztuko dira eta ingurunera isuriko dira.
Obra horiek bi fasetan banatuta egitea planteatzen da. Lehen faseak, txosten honen xede denak, Amezketa herriaren eta Ugarte auzoaren arteko tartea hartzen du. Fase horretako zati garrantzitsu batean, kolektorearen trazadurak eta Amezketatik Ugarterako bizikleta eta oinezkoentzako ibilbide baten trazadurak bat egiten dute. Biak ala biak egikaritze berrikoak dira, eta obra horiek ere proiektu honetan zehazten dira. Bizikleta eta oinezkoentzako ibilbidearekin bat egiten duen zatian, Amezketako Udalari dagokio obrak egiteko behar diren lurzoruak kudeatzea.
Aurretik adierazitakoarekin bat etorriz, beharrezkotzat jotzen da proiektu honetako obrei ahalik eta lasterren ekitea, eta, beraz, proposatzen da onartzea eta presako prozeduraren bidez izapidetzea».
Euskal Autonomia Erkidegoko Lurralde Antolamenduari buruzko maiatzaren 31ko 4/1990 Legearen 26.1.f artikuluan xedatzen denez, Eusko Jaurlaritzari dagokio nahitaez desjabetu beharreko ondasunak eta eskubideak urgentziaz okupatu behar direla deklaratzea, nahitaezko desjabetzeak honako hauek hartzen dituenean: egikaritze-unitate osoak, lurraldearen hirigintza-antolaketari dagozkion sistema orokorrak edo antolaketa horren elementuren bat eta hiri-lurzoruan egin beharreko banakako jarduketak. Goian aipatutako lege horrek 26.2 artikuluan ezarritakoaren arabera, lurralde-antolamenduaren eskumenak dituen sailburuari dagokio horretarako proposamena aurkeztea Jaurlaritzaren Kontseiluari.
Hori dela eta, Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioetako sailburuak proposaturik, Gobernu Kontseiluak, 2023ko ekainaren 27ko bilkuran gaia aztertu ondoren, honako hau
XEDATZEN DUT:
Artikulu bakarra.– Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 52. artikuluan eta Euskal Herriko Lurralde Antolakuntzari buruzko Legearen 26. artikuluan xedatutakoari jarraituz, nahitaez desjabetu ahal izateko, Amezketako saneamendu-proiektua (Amezketa-Ugarte tartea) burutzeko beharrezkoak diren ondasunak eta eskubideak Gipuzkoako Foru Aldundiak urgentziaz okupatu beharrekoak direla deklaratzea. Berariaz abiarazitako espedientean jasotako zerrendan daude zehaztuta eta banakatuta ondasun eta eskubide horiek.
AZKEN XEDAPENA
Dekretu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka, aurretiaz berraztertze-errekurtsoa jar dakioke Gobernu Kontseiluari, hilabeteko epean, edo, bestela, zuzenean, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hilabeteko epean. Epeok, dekretu hau argitaratu eta hurrengo egunean hasiko dira.
Vitoria-Gasteizen, 2023ko ekainaren 27an.
Lehendakaria,
IŃIGO URKULLU RENTERIA.
Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioetako sailburua,
IGNACIO MARÍA ARRIOLA LÓPEZ.