Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

132. zk., 2023ko uztailaren 12a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA SAILA
3350

AGINDUA, 2023ko ekainaren 22koa, Hezkuntzako sailburuarena, Markina-Xemeinen (Bizkaia) dagoen «Lea-Artibai» Lanbide Heziketako Ikastetxe Pribatu Integratuaren baimena aldatzeko dena.

«Lea-Artibai» ikastetxe pribatu integratuaren ordezkariak hasarazi duen espedientea aztertu da, zeinean eskatzen baitu baimena alda dakiola Lanbide Heziketako erdi-mailako heziketa-ziklo berri bat emateko eta Lanbide Heziketako goi-mailako espezializazio-kurtso berri bat emateko.

Espediente horren izapideak araudiak ezarritako prozedura jarraituz egin dira; gainera, indarrean dauden arauek eskatzen dituzten agiriak erantsi zaizkio, eta arlo horretan eskumena duten erakundeek egin diote txostena.

Arau hauek ikusi dira: apirilaren 3ko 332/1992 Errege Dekretua, araubide orokorreko unibertsitateaz kanpoko irakaskuntzak eskaintzeko baimenak ikastetxe pribatuei emateari buruzkoa (apirilaren 9ko BOE); apirilaren 3ko 332/1992 Errege Dekretua aldatzen duen otsailaren 12ko 131/2010 Errege Dekretua (martxoaren 12ko BOE); uztailaren 29ko 1147/2011 Errege Dekretua (uztailaren 30eko BOE), hezkuntza-sistemako lanbide-heziketaren antolamendu orokorra ezartzen duena; otsailaren 8ko 177/2008 Errege Dekretua, Instalazio Elektriko eta Automatikoetako teknikariaren titulua ezarri eta gutxieneko irakaskuntzak finkatzen dituena (martxoaren 1eko BOE); martxoaren 2ko 66/2010 Errege Dekretua, Instalazio Elektriko eta Automatikoetako teknikariaren tituluari dagokion curriculuma ezartzen duena (apirilaren 8ko EHAA); apirilaren 7ko 478/2020 Errege Dekretua, Eragiketa-teknologien inguruneetan zibersegurtasuneko espezializazio-kurtsoa ezarri eta curriculumaren oinarrizko alderdiak finkatzen dituena (maiatzaren 13ko BOE); apirilaren 13ko 261/2021 Errege Dekretua, espezializazio-kurtsoak ezartzeko zenbait errege-dekretu eta curriculumaren oinarrizko alderdiak aldatzen dituena (maiatzaren 7ko BOE); eta gai horretan aplikatu beharreko gainerako legeak. Horiek horrela, hau

EBAZTEN DUT:

1. artikulua.– Aldatu egiten da 2023-2024 ikasturterako jarraian zehazten den ikastetxearen baimena.

Kode-zenbakia: 48006051 eta 014775.

Izen generikoa: Lanbide Heziketako Ikastetxe Pribatu Integratua.

Izen espezifikoa: «Lea-Artibai».

Titularra: Escuela Profesional Comarca Lea Artibai Sociedad Cooperativa.

Helbidea: Xemein etorbidea 19.

Udalerria: Markina-Xemein.

Lurralde historikoa: Bizkaia.

Baimena:

– «Instalazio elektriko eta automatikoak» erdi-mailako heziketa-ziklo bat emateko, 20 ikaspostutarako edukieraz.

– «Eragiketa-teknologien inguruneetan zibersegurtasuna» goi-mailako espezializazio-kurtso bat emateko, 20 ikaspostutarako edukieraz.

Ikastetxearen osaera:

– Lanbide Heziketa:

● Lanbide-arloa: Administrazioa eta kudeaketa.

○ Administrazioa eta finantzak, goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

● Lanbide-arloa: Elektrizitatea eta elektronika.

○ Instalazio elektriko eta automatikoak, erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

○ Automatizazioa eta robotika industriala, goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

○ Telekomunikazio- eta informatika-sistemak, goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

○ Eragiketa-teknologien inguruneetan zibersegurtasuna, goi-mailako espezializazio-kurtsoa. Edukiera: kurtso 1.

● Lanbide-arloa: Energia eta ura.

○ Energia-eraginkortasuna eta eguzki-energia termikoa, goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

● Lanbide-arloa: Fabrikazio mekanikoa.

○ Mekanizazioa, erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

○ Fabrikazio mekanikoko diseinua, goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

○ Fabrikazio mekanikoko produkzioaren programazioa, goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

● Lanbide-arloa: Elikagaien industriak.

○ Elikagaiak elaboratzea, erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

○ Elikagaien industriako prozesuak eta kalitatea, goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

● Lanbide-arloa: Informatika eta komunikazioak.

○ Plataforma anitzeko aplikazioen garapena, goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

○ Web-aplikazioen garapena, goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

● Lanbide-arloa: Instalatze eta mantentze lanak.

○ Hozteko eta girotzeko instalazioak, erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

○ Beroa sortzeko instalazioak, erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

○ Mantentze-lan elektromekanikoa, erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

○ Mekatronika industriala, goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

2. artikulua.– Ikastetxeak indarrean dagoen araudia bete beharko du, agindu honen bidez baimentzen zaizkion heziketa-zikloak irakasteko eskatzen diren ikaspostuen kopuruari, ekipamenduari eta irakasleen titulazio akademikoari eta hizkuntza-eskakizunari dagokienez. Bestela, emandako baimena baliogabetuta geratuko da.

3. artikulua.– Ikastetxeak Eraikuntzako Kode Teknikoa bete beharko du, martxoaren 17ko 314/2006 Errege Dekretuak onartua, bai eta indarreko legeriak ezartzen dituen higiene-, akustika-, bizigarritasun-, segurtasun- eta irisgarritasun-baldintzak ere. Ikastetxeko titularrarena izango da baldintza horiek ez betetzearen erantzukizuna.

4. artikulua.– Datuen babesari buruzko oinarrizko informazioa. Datu pertsonalak tratatu eta «Lanbide-heziketako ikastetxe pribatuen baimenak» izeneko tratamenduari dagokion jardueran sartuko dira.

Arduraduna: Plangintza eta Antolaketa Zuzendaritza, Hezkuntza Saila.

Xedea: Lanbide Heziketako ikastetxe pribatuen erregistro ofiziala. Ikastetxeen irekiera- eta ixte-baimenak, baita emandako baimenetan aldaketak ere.

Legitimazioa:

– Tratamendua beharrezkoa da, aplikagarriak diren lege-eginbideak betetzeko.

– 4/2018 Legea, ekainaren 28koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Lanbide Heziketari buruzkoa.

– 8/1985 Lege Organikoa, uztailaren 3koa, Hezkuntzarako Eskubidea Arautzekoa.

Hartzaileak:

– Hezkuntza eta Lanbide Heziketa Ministerioa.

Eskubideak: eskubidea duzu datuak irispidean izateko, datuak zuzentzeko eta ezerezteko, bai eta informazio gehigarrian adierazitako beste eskubide batzuk ere.

Informazio gehigarria: datuen babesari buruzko informazio gehigarri eta zehatza kontsulta dezakezu gure webgunean: https://www.euskadi.eus/informazio-klausulak/web01-sedepd/eu/gardentasuna/133300-capa2-eu.shtml.

Araudia:

– Datuak Babesteko Araudi Orokorra:

https://eur-lex.europa.eu/legal-content/ES/TXT/?uri=CELEX%3A02016R0679-20160504

– 3/2018 Lege Organikoa, abenduaren 5ekoa, Datu Pertsonalak Babestekoa eta Eskubide Digitalak Bermatzekoa (https://www.boe.es/boe_euskera/dias/2018/12/06/pdfs/BOE-A-2018-16673-E.pdf)

AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA

Agindu honetan dagoen baimen-emateak ez dauka bere baitan, inola ere, hezkuntza-itunen araubidearen bitartezko laguntzak lortzea.

AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA

Agindu honen aurka aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusian, hil biko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2023ko ekainaren 22a.

Hezkuntzako sailburua,

JOKIN BILDARRATZ SORRON.


Azterketa dokumentala