132. zk., 2023ko uztailaren 12a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (143 KB - 1 orri.)
- EPUB (110 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Oposaketak eta lehiaketak
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
3345
697/2023 EBAZPENA, apirilaren 19koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, honako ebazpen hau aldatzen duena: 363/2023 Ebazpena, martxoaren 3koa, zeinaren bidez epaimahai kalifikatzailea izendatu den Fakultatibo Medikoak eta Teknikoak lanbide-taldeko Medikua kategorian (Etxeko Ospitalizazioko FEM lanpostu funtzionala), Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetako destinoetan, estatutupeko langile izateko hautaketa-probetarako.
Indarrean dagoen legediak emandako ahalmenez baliaturik,
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Aldatzea Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren martxoaren 3ko 363/2023 Ebazpena, Medikua kategoriako (Etxetko Ospitalizazioko FEM lanpostu funtzionala) epaimahaiaren osaerari dagokionez, honela:
a) Errebokatzea Esther Olaetxea andrearen izendapena idazkari titular gisa.
b) Izendatzea Begoña Carranza Arana andrea idazkari titular.
c) Errebokatzea Begoña Carranza Arana andrearen izendapena idazkari ordezko gisa.
d) Izendatzea Miguel Ángel Bermúdez Díez jauna idazkari ordezko.
Bigarrena.– Ebazpen hau EHAAn argitara dadin agintzea.
Hirugarrena.– Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren azaroaren 24ko 1736/2022 Ebazpenaren 21. oinarrian ezarritakoaren arabera; hots, oinarri orokorrak onartzen dituen Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuan estatutupeko lotura finkoa lortzeko hautaketa-prozesuak arautzen dituen horretan ezarritakoaren arabera, Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, Ebazpen hau argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2023ko apirilaren 19a.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,
MARÍA ROSA PÉREZ ESQUERDO.