132. zk., 2023ko uztailaren 12a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (142 KB - 1 orri.)
- EPUB (108 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Oposaketak eta lehiaketak
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
3343
654/2023 EBAZPENA, apirilaren 4koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, honako ebazpen hau aldatzen duena: 367/2023 Ebazpena, martxoaren 3koa, zeinaren bidez epaimahai kalifikatzailea izendatu den Fakultatibo Medikoak eta Teknikoak lanbide-taldeko Barne Medikuntzako Fakultatibo Espezialista Medikoa kategorian, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetako destinoetan, estatutupeko langile izateko hautaketa-probetarako.
Indarrean dagoen legediak emandako ahalmenez baliaturik,
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Aldatzea Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren martxoaren 3ko 367/2023 Ebazpena, Barne Medikuntzako Fakultatibo Espezialista Medikoa kategoriako epaimahaiaren osaerari dagokionez, honela:
a) Errebokatzea Alberto Montero Rodríguez jaunaren izendapena lehenengo epaimahaikide titular gisa.
b) Izendatzea Teresa Pereira Prieto andrea lehenengo epaimahaikide titular.
c) Errebokatzea Teresa Pereira Prieto andrearen izendapena lehenengo epaimahaikide ordezko gisa.
d) Izendatzea Nagore Puelles Emaldibarra andrea lehenengo epaimahaikide ordezko.
e) Errebokatzea Eloy Sánchez Haya jaunaren izendapena hirugarren epaimahaikide ordezko gisa.
f) Izendatzea Ángel Sebastián Leza jauna hirugarren epaimahaikide ordezko.
Bigarrena.– Ebazpen hau EHAAn argitara dadin agintzea.
Hirugarrena.– Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren azaroaren 24ko 1736/2022 Ebazpenaren 21. oinarrian ezarritakoaren arabera (hots, oinarri orokorrak onartzen dituen Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuan estatutupeko lotura finkoa lortzeko hautaketa-prozesuak arautzen dituen horretan ezarritakoaren arabera), ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, ebazpen hau argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2023ko apirilaren 4a.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,
MARÍA ROSA PÉREZ ESQUERDO.