132. zk., 2023ko uztailaren 12a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (151 KB - 2 orri.)
- EPUB (109 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Oposaketak eta lehiaketak
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
3337
365/2023 EBAZPENA, martxoaren 3koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bitartez Fakultatibo Mediko eta Tekniko lanbide-taldeko Medikuntza Fisikoa eta Errehabilitazioko Fakultatibo Espezialista Mediko kategorian, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetako destinoetan, estatutupeko langile izateko hautaketa-probetarako epaimahai kalifikatzailea izendatu den.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren azaroaren 24ko 1736/2022 Ebazpenaren bidez, onartu egin dira Osakidetzan estatutupeko lotura finkoa lortzeko 2020/2021/2022an eta Egonkortzean iragarritako hautaketa-prozesuak arautuko dituzten oinarri orokorrak.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren azaroaren 24ko 1760/2022 Ebazpenaren bidez, Fakultatibo Mediko eta Tekniko lanbide-taldeko Medikuntza Fisikoa eta Errehabilitazioko Fakultatibo Espezialista Mediko kategoriaren oinarri espezifikoak onartu ziren (Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetako destinoetarako).
Oinarri orokorrak onartu zituen Ebazpenaren 18. oinarrian aurreikusitakoarekin bat etorriz, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiak hautaketa-probak kalifikatuko dituen epaimahaia izendatuko du.
Horiek guztiak horrela, eta indarrean dagoen legedian pertsonaleko gaietan aitortuta ditudan eskumenez baliatuta, honakoa
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Lehen aipatutako kategoriako prozesuaren epaimahai kalifikatzailea izendatzea. Epaimahai hori Ebazpen honen eranskinean agertzen diren kideek osatuko dute.
Bigarrena.– Ebazpen honek daukan egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Hirugarrena.– Ebazpen hau EHAAn argitaratzeko agintzea.
Laugarrena.– Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuan estatutupeko lotura finkoa lortzeko hautaketa prozesuak arautzen dituzten oinarri orokorrak onartzen dituen Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren azaroaren 24ko 1736/2022 Ebazpenaren 21. oinarrian ezarritakoaren arabera, Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, Ebazpen hau EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2023ko martxoaren 3a.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,
MARÍA ROSA PÉREZ ESQUERDO.
ERANSKINA
MEDIKUNTZA FISIKOA ETA ERREHABILITAZIOKO FAKULTATIBO ESPEZIALISTA MEDIKO KATEGORIA
Batzordeburua:
– Titularra: Elena Martinez Garcia.
– Ordezkoa: Salvador Ivan Carbajo Martinez.
Lehenengo epaimahaikidea:
– Titularra: Amaia Madariaga Zabala.
– Ordezkoa: Jose Maria Urruticoechea Aguirre.
Bigarren epaimahaikidea:
– Titularra: Francisco Javier Madruga Carpintero.
– Ordezkoa: Maria Isabel Mulas Carpintero.
Hirugarren epaimahaikidea:
– Titularra: Pedro Ignacio Tejada Ezquerro.
– Ordezkoa: Maria Jesus Muñoz Garnica.
Laugarren epaimahaikidea:
– Titularra: Zuberoa Maite Miranda Artieda.
– Ordezkoa: Francisco Diaz Ramos.
Idazkaria:
– Titularra: Rosa Maria Oriza Bernal.
– Ordezkoa: Maria Teresa Cuadrado Zubizarreta.