132. zk., 2023ko uztailaren 12a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (102 KB - 2 orri.)
- EPUB (105 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Oposaketak eta lehiaketak
HEZKUNTZA SAILA
3328
AGINDUA, 2023ko uztailaren 3koa, Hezkuntzako sailburuarena, zeinaren bidez aldatzen baita 2023ko ekainaren 21eko Agindua, zeinaren bidez argitara ematen baitira sailburu beraren 2022ko irailaren 22ko eta azaroaren 30eko aginduen bidez deitutako iraupen luzeko aldi baterako enplegua egonkortzeko salbuespenezko prozesuan hautatutako izangaien behin betiko zerrendak.
Akats bat aurkitu da Hezkuntzako sailburuaren 2023ko ekainaren 21eko Aginduaren I. eranskinean. Agindu horren bidez, argitara eman ziren sailburu beraren 2022ko irailaren 22ko eta azaroaren 30eko aginduen bidez deitutako iraupen luzeko aldi baterako enplegua egonkortzeko salbuespenezko prozesuan hautatutako izangaien behin betiko zerrendak (2023ko ekainaren 29ko EHAAn, 123. zk.). Hori dela eta, zuzenketa hau egin behar da, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariari buruzko abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.c artikuluan aurreikusitakoarekin bat etorriz:
Lehenengoa.– Alfredo Sáenz Ibáñez jauna, Bigarren Hezkuntzako Irakasleen Kidegoko Hezkuntza Orientazioko espezialitateko behin-behineko zerrendan hautatutako izangaia, akats material baten ondorioz, informatikoa, ez da agertzen hautatuen behin betiko zerrendan (behin-behineko zerrendan agertu arren). Beraz, zuzendu egiten da hautatuen zerrendan atzemandako akatsa, dagokion lekuan eta 2023ko irailaren 1a baino lehen hautatutako pertsona sartuz, egun horretan izango baititu ondorioak egonkortze-prozesuan hautatutako pertsonen plazen esleipenak. Pertsona horrek, beraz, ikasturte hasierako esleipenetan ere parte hartuko du, hautatutako gainerako pertsonen baldintza berberetan.
Ondorioz, zuzendu egiten da I. eranskina, Hezkuntzako sailburuaren 2022ko irailaren 22ko eta azaroaren 30eko aginduen bidez deitutako iraupen luzeko aldi baterako enplegua egonkortzeko salbuespenezko prozesuan hautatutako izangaien behin betiko zerrendei buruzkoa, eta honela idatzita geratzen da:
2023/3113 (68/50) orrialdean, honela dio:
*** 7275** Arriola Irizar, Virginia 2. HE 09.9500
*** 6558** Munduate Iguaran, Oihana 2. HE 09.8950
baina hau esan behar du:
*** 7275** Arriola Irizar, Virginia 2. HE 09.9500
*** 8455** Sáenz Ibáñez, Alfredo 2. HE. 09.9270
*** 6558** Munduate Iguaran, Oihana 2. HE 09.8950
Bigarrena.– Agindu honen aurka, berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2023ko uztailaren 3a.
Hezkuntzako sailburua,
JOKIN BILDARRATZ SORRON.