131. zk., 2023ko uztailaren 11, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (120 KB - 1 orri.)
- EPUB (101 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
GOBERNANTZA PUBLIKO ETA AUTOGOBERNU SAILA
3321
IRAGARKIA, zeinaren bidez interesdunak epatzen baitira Donostiako Administrazioarekiko Auzien 2 zenbakiko Epaitegian bideratutako 385/2023 oinarrizko eskubideen prozeduran.
Funtzio Publikoko zuzendariak erabaki du Donostiako Administrazioarekiko Auzien 2 zenbakiko Epaitegira bidaltzea prozedura honi buruzko administrazio-espedientea:
Oinarrizko eskubideen prozedura 385/2023: Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuaren 2023ko martxoaren 22ko Aginduaren aurka aurkeztua. Agindu horrek, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta haren organismo autonomoetako karrerako funtzionarioentzat erreserbatutako 28. eta 27. destino-osagarriko lanpostuak betetzeko berariazko lehiaketaren deialdia egiten du eta lehiaketa horren oinarriak onartzen ditu.
Hori dela eta, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49.1 artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz, espediente horretan interesa dutenei dei egiten zaie bederatzi eguneko epean ager daitezen, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, Donostiako Administrazioarekiko Auzien 2 zenbakiko Salan.
Vitoria-Gasteiz, 2023ko ekainaren 28a.
Funtzio Publikoko zuzendaria,
JUAN M.ª BARASORDA GOICOECHEA.