Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

131. zk., 2023ko uztailaren 11, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN, JASANGARRITASUN ETA INGURUMEN SAILA
3315

EBAZPENA, 2023ko maiatzaren 11koa, Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendariarena, Euskal Autonomia Erkidegoko elikakatea eta zuraren katea digitalizatzeko proiektuetarako laguntzen 2022ko ekitaldiko deialdia ebazten duena.

Ikusi ditugu Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendariaren 2022ko uztailaren 27ko Aginduak, elikakatea eta zuraren katea digitalizatzeko proiektuetarako laguntzak jasotzeko, arauz ezarri zuen epearen barruan aurkeztutako eskabideak.

Balorazio Batzordeak proposamena egin du eta proposamen hori egiteko, kontuan hartu ditu balorazioa eta hautaketa egiteko 2022ko uztailaren 27ko Aginduaren 10. oinarriak ezarritako irizpide objektiboak.

Aurreko guztia kontuan hartuta, hauxe

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Ebazpen honen I. eranskinean zerrendatzen diren eskatzaileei laguntzak ematea, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuaren 2022ko uztailaren 27ko Aginduan aurreikusitako elikakatea eta zuraren katea digitalizatzeko proiektuetarako.

Aipatutako eranskinean daude zehaztuta dirulaguntza jaso dezaketen inbertsio edo gastuen zenbatekoak eta zuzeneko laguntza moduan emandako zenbatekoak. Dirulaguntza 1.047.458,36 eurokoa da guztira, eta Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontuen kontura finantzatuko da.

Bigarrena.– Laguntzen ordainketa 2022ko uztailaren 27ko Aginduaren 18. oinarrian aurreikusitakoaren arabera egingo da.

Hirugarrena.– Ebazpen honen II. eranskinean agertzen diren eskatzaileei ukatu egitea Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuaren 2022ko uztailaren 27ko Aginduan aurreikusitako elikakatea eta zuraren katea digitalizatzeko proiektuetarako laguntzak.

Laugarrena.– 2023ko abenduaren 31 izango da proiektuak gauzatzeko epea.

Bosgarrena.– Ebazpen honen bitartez ematen diren laguntzak Estatuarenak dira, eta beraz, honako hauek aplikatu beharko dira: Europako Batzordearen 1407/2013 (EB) Erregelamendua, 2013ko abenduaren 18koa, Europar Batasunaren Funtzionamenduari buruzko Tratatuaren 107. eta 108. artikuluak minimis laguntzei aplikatzeari buruzkoa; Europako Batzordearen 1408/2013 (EB) Erregelamendua, 2013ko abenduaren 18koa, Europar Batasunaren Funtzionamenduari buruzko Tratatuaren 107. eta 108. artikuluak nekazaritza-sektoreko minimis laguntzei aplikatzeari buruzkoa; Europako Batzordearen 717/2014 (EB) Erregelamendua, 2014ko ekainaren 27koa, Europar Batasunaren Funtzionamenduari buruzko Tratatuaren 107. eta 108. artikuluak arrantza- eta akuikultura-sektoreko minimis laguntzei aplikatzeari buruzkoa; Europako Batzordearen 360/2012 (EB) Erregelamendua, 2012ko apirilaren 25ekoa, Europar Batasunaren Funtzionamenduari buruzko Tratatuaren 107. eta 108. artikuluak interes ekonomiko orokortzat jotzen diren zerbitzuak ematen dituzten enpresentzako minimis laguntzei aplikatzeari buruzkoa; eta aplikagarriak izan daitezkeen Estatuko nahiz Europar Batasuneko zuzenbideko gainerako xedapenak.

Seigarrena.– Ebazpen honen aurka, gorako errekurtsoa aurkez dakioke Nekazaritza, Arrantza eta Elikagai Politikako sailburuordeari, hilabeteko epearen barruan, jakinarazpena jaso eta hurrengo egunetik kontatzen hasita, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legeak 121. eta 122. artikuluetan zehaztutakoarekin bat etorriz.

Vitoria-Gasteiz, 2023ko maiatzaren 11.

Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendaria,

RAÚL PÉREZ IRACHETA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala