131. zk., 2023ko uztailaren 11, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (120 KB - 1 orri.)
- EPUB (103 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
EKONOMIAREN GARAPEN, JASANGARRITASUN ETA INGURUMEN SAILA
3314
AGINDUA, 2023ko ekainaren 20koa, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuarena, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saileko behin-behineko langile izendatzen duena.
Jaurlaritzari buruzko ekainaren 30eko 7/1981 Legearen 28.1 artikuluan, Euskal Enplegu Publikoaren abenduaren 1eko 11/2022 Legearen 19.1 a) eta 30.3 artikuluetan bai, halaber, aplikagarria den gainerako araudian ezarritako ahalmenez baliatuz, Funtzio Publikoko Zuzendaritzak eman duen txostenarekin bat etorriz, eta horretarako aurrekontu-kreditua dagoenez gero, honako hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Ana Erkoreka Barrenetxea andrea komunikazioetako aholkulari izendatzea Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailean (5223 kodea, 13. dotazioa, zuzendari-maila).
Bigarrena.– Egin beharreko zereginak aholkularitzako lanpostu baten berezkoak eta Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko Sailaren barnean atxikita dagoen alorreko berariazkoak izango dira.
Hirugarrena.– Interesdunak eskubidea izango du, horretarako legez eskatzen diren baldintzak betetzen baditu, Goren-kargudunen Lansariei buruzko urriaren 28ko 14/1988 Legearen 3.1 eta/edo 5.1 eta/edo 5.2 artikuluetan jasotako aurreikuspenen bat edo guztiak aplika dakizkion.
Laugarrena.– Izendapen honek 2023ko ekainaren 23tik aurrera izango ditu ondorio ekonomiko eta administratiboak.
Era berean, agindu honen bidez behin-behineko langile modura ezartzen den zerbitzu-harremana automatikoki amaituta geratuko da aholkulariak betetzen duen konfiantza- edo aholkularitza-funtzioaren hartzailea den agintariak kargua uzten duenean, lehenago edozein momentutan ezeztatzeko dagoen aukerari uko egin gabe.
Bosgarrena.– Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke organo honi, hilabeteko epean, edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hilabeteko epean, bi kasuetan agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2023ko ekainaren 20a.
Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburua,
MARÍA ARANZAZU TAPIA OTAEGUI.