Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

131. zk., 2023ko uztailaren 11, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

SEGURTASUN SAILA
3313

AGINDUA, 2023ko ekainaren 29koa, Jaurlaritzako lehenengo lehendakariorde eta Segurtasuneko sailburuarena, langile bat sail honetan izendapen askearen bidez beteta zegoen lanpostu batetik kentzea xedatzen duena.

Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 50.2 artikuluan xedatutakoaren arabera eta lege horrek ematen dizkidan eskumenez baliatuz, hauxe

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– M.ª Carmen Suarez Garcia andrea Araubide Juridikoaren, Zerbitzuen eta Hauteskunde Prozesuen Zuzendaritzan goi-kargudunaren idazkari izatetik kentzea (lanpostuaren kodea: 520010 kodea; dotazioa: 46). Eskerrak ematen zaizkio betetako zerbitzuengatik.

Bigarrena.– Zerbitzuak emateko azken eguna 2023ko ekainaren 30a da.

Hirugarrena.– Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke organo honi, jakinarazi eta hilabeteko epean, edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke administrazioarekiko auzien epaitegian, bi hileko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2023ko ekainaren 29a.

Jaurlaritzako lehenengo lehendakariorde eta Segurtasuneko sailburua,

JOSU IÑAKI ERKOREKA GERVASIO.


Azterketa dokumentala