Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

122. zk., 2023ko ekainaren 28a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

ETXEPARE EUSKAL INSTITUTUA / BASQUE INSTITUTE
3100

EBAZPENA, 2023ko ekainaren 15ekoa, Etxepare Euskal Institutuko zuzendariak emandakoa, Administrazio eta Zerbitzuetako Teknikariaren lanpostua barne-sustapenaren bidez betetzeko deitutako prozedura publikoan epaimahaia osatuko duten kideak izendatzeko.

2023ko maiatzaren 17an Etxepare Euskal Institutuko zuzendariak emandako ebazpenaren bidez, lan-kontratudun finkoak hartzeko hautaketa-prozesurako deia egin zen lanpostu hauetarako: Komunikazio Digitaleko teknikaria, Sistemetako teknikaria eta Administrazioko eta Zerbitzuetako teknikaria, eta Administrari laguntzailea.

Ebazpen hori, Euskal Herriko Agintaritza Aldizkariko 98. zenbakian argitaratu zen 2023ko maiatzaren 25ean.

Halaber, 2023ko maiatzaren 25ean, aipatutako Euskal Herriko Agintaritzako ale horretan, Etxepare Euskal Institutuko zuzendariak 2023ko maiatzaren 17an emandako ebazpena argitaratu zen, horren bidez hautaketa-prozesuan izena emateko epea irekitzeko, zehazki, Administrazio eta Zerbitzuetako teknikari kategoriako lan–kontratudun finkoak hartzeko, barne-sustapeneko txandaren bidez, eta deialdiko oinarri espezifikoak onartzeko.

Hautaketa-prozeduran parte hartzeko eskabideak aurkezteko epea amaitu ondoren, epaimahaikide guztiak izendatu behar dira, deialdiaren oinarri arautzaileetan aurreikusitakoarekin bat etorriz.

Etxepare Euskal Institutuaren antolakuntza- eta jarduera-araudia onartzen duen 2008ko maiatzaren 13ko 88/2008 Dekretuaren 18. artikuluaren arabera. Honakoa

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Administrazio eta Zerbitzuetako teknikariaren lanposturako barne-sustapeneko prozedurako Epaimahai Kalifikatzailea osatuko duten kideen izendapena onartzea. Izendapenak ebazpen honen eranskinean datoz jasota.

Bigarrena.– Jakitera ematea 2023ko ekainaren 26an argitaratuko dela behin-behineko onartuen zerrenda, Eusko Jaurlaritzako iragarki-taulan.

Hirugarrena.– Ebazpen honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Etxepare Euskal Institutuko zuzendariari, hilabeteko epean, ebazpena argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Donostiako Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hilabeteko epean, ebazpena argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Donostia, 2023ko ekainaren 15a.

Etxepare Euskal Institutuko zuzendaria,

IRENE LARRAZA AIZPURUA.

ERANSKINA
EPAIMAHAIKIDEEN IZENDAPENA

Presidentea: Alasne Marcaida Laburu anderea. Eusko Jaurlaritzako Kultura saileko pertsonal zerbitzuko zerbitzuburua. Arte Ederretan lizentziatua.

Bokala: Xabier Reboredo Iñurrategi jauna. Tabakalerako gerentea. Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzan lizentziatua.

Bokala: Saioa Aldasoro Zarra anderea. Euskadiko Orkestrako Administrazio eta Giza Baliabideetako zuzendaria. Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzan lizentziatua.

Bokala: Iker Basagoiti Larrucea jauna. Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoko Bezeroekiko Harremanetarako Zuzendari Ordea. Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzan lizentziatua.

Bokala: Noemi Angulo Garzaro anderea. Eusko Jaurlaritzako Kultura saileko aholkularitza juridikoko zerbitzuburua. Zuzenbidean lizentziatua.

Idazkaria: Alexander Aginagalde Lopez jauna. Etxepare Euskal Institutuko teknikaria. Zuzenbidean lizentziatua.

ORDEZKO EPAIMAHAIKIDEAK

Presidentea: Jurdana Uriarte Lejarraga anderea. Bermeoko udalaren Idazkari Teknikoa. Zuzenbidean lizentziatua.

Bokala: Arrate Velasco Delgado anderea. Elias Querejeta Zine Eskolaren koordinatzaile akademikoa. Ikus-entzunezko zientzietan lizentziatua.

Bokala: Kizkitza Galartza Arregi anderea. Etxepare Euskal Institutuko teknikaria. Filosofia eta Letretan lizentziatua.

Bokala: Ana Victoria Mugica Arranz anderea. Eusko Jaurlaritzako Kultur sailean aholkulari juridikoa. Zuzenbidean lizentziatua.

Bokala: Marcos Castro Elosegui jauna. Eusko Jaurlaritzako Kultur sailean aholkulari juridikoa. Zuzenbidean lizentziatua.

Idazkaria: Eneko Agirre Maiora jauna. Etxepare Euskal Institutuko teknikaria. Zuzenbidean lizentziatua.


Azterketa dokumentala