Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

122. zk., 2023ko ekainaren 28a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

OSASUN SAILA
3097

AGINDUA, 2023ko ekainaren 16koa, Osasuneko sailburuarena, zeinaren bidez aldatzen baita honako agindu honetan ezarritako balorazio-batzordearen osaera: «Agindua, 2023ko maiatzaren 30ekoa, Osasuneko sailburuarena, zeinaren bidez onartzen baita osasunari buruzko ikerketa- eta garapen-proiektuetarako laguntzen 2023ko deialdia».

Osasuneko sailburuaren 2023ko maiatzaren 30eko Aginduaren bidez, Osasunari buruzko ikerketa- eta garapen-proiektuetarako laguntzen 2023ko deialdia onartu zen (2023-06-09 EHAA).

Agindu horren 12.1 artikuluan, hau ezartzen da: «Balorazio-batzordeak ebaluatu eta hautatuko ditu behar bezala aurkeztutako edo epe barruan zuzendutako eskabideak. Honela osatuko da balorazio-batzordea:

a) Batzordeburua: Osasun Sailaren Ikerketa eta Berrikuntza Sanitarioko zuzendaria.

b) Bokalak:

– Osasun Saileko Plangintza, Antolamendu eta Ebaluazio Sanitarioko zuzendaria.

– Osasun Saileko Osasun Publikoaren eta Adikzioen zuzendaria.

– Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua erakunde publikoko Laguntza Sanitarioko zuzendaria.

– BIOEF Berrikuntza eta Ikerkuntza Sanitariorako Euskal Fundazioko koordinazio zientifikoaren arduraduna.

c) Idazkaria: Osasun Sailaren I+G laguntzen ardura duen teknikaria».

Aginduaren 12.2 artikuluan, hau ezartzen da: «Balorazio-batzordearen osaera izenduna argitaratu egingo da Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoan, 10.3 artikuluan adierazitako helbideetan; izan ere, interesdunei bermatu behar zaie batzordeko kideak errekusatzeko eskubidea, eta eskubide hori eraginkortasunez baliatzeko aukera, betiere Sektore Publikoaren Araubide Juridikoaren urriaren 1eko 40/2015 Legearen 23. eta 24. artikuluekin bat etorriz».

Esandakoa kontuan hartuta, eta bat etorriz Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauen testu bateginaren 49.2 artikuluan ezarritakoarekin, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoan argitaratzea behar bezala aurkeztutako edo epe barruan zuzendutako eskabideak ebaluatu eta hautatzeko balorazio-batzordearen osaera izenduna:

a) Batzordeburua: María Ángeles Ibarrondo Unamunzaga andrea, Osasun Saileko Ikerketa eta Berrikuntza Sanitarioko zuzendaria.

b) Bokalak:

– Miguel Sánchez Fernandez jauna, Osasun Saileko Plangintza, Antolamendu eta Ebaluazio Sanitarioko zuzendaria.

– Itziar Larizgoitia Jauregui andrea, Osasun Saileko Osasun Publikoaren eta Adikzioen zuzendaria.

– Víctor Bustamante Madariaga jauna, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren Asistentzia Sanitarioko zuzendaria.

– Lorea Mendoza Arteche andrea, BIOEF Berrikuntza eta Ikerkuntza Sanitariorako Euskal Fundazioko koordinazio zientifikoaren arduraduna.

c) Idazkaria: Ion Etxeberria Bidondo jauna, Osasun Sailaren I+G laguntzen ardura duen teknikaria.

Bigarrena.– Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango du eragina.

Vitoria-Gasteiz, 2023ko ekainaren 16a.

Osasun sailburua,

MIREN GOTZONE SAGARDUI GOIKOETXEA.


Azterketa dokumentala