122. zk., 2023ko ekainaren 28a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (96 KB - 1 orri.)
- EPUB (100 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
EKONOMIAREN GARAPEN, JASANGARRITASUN ETA INGURUMEN SAILA
3095
EBAZPENA, 2023ko ekainaren 20koa, Industriako sailburuordearena, zeinaren bidez argitaratzen baita 2023ko aurrekontu-kreditua gehitu zaiola dirulaguntzen honako programa honi: Ezkerralde Zabaldua eta EAEn urtean batez beste % 5etik gorako langabezia-tasa duten beste udalerri batzuk bultzatzeko asmoz, inbertsio produktiboa egiten duten, hau da, lehiakortasuna hobetzea eta garapen ekonomikoa dakarten inbertsioak egiten dituzten enpresentzako dirulaguntzen programa. Indartu 2023 programa.
Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuaren 2023ko apirilaren 18ko Aginduaren bidez dirulaguntzen programa honen deialdia argitaratu zen: Ezkerralde Zabaldua eta EAEn urtean batez beste % 5etik gorako langabezia-tasa duten beste udalerri batzuk bultzatzeko asmoz, inbertsio produktiboa egiten duten, hau da, lehiakortasuna hobetzea eta garapen ekonomikoa dakarten inbertsioak egiten dituzten enpresentzako dirulaguntzen programa. Indartu 2023 programa (2023ko maiatzaren 2ko EHAA, 81. zk.). Xede horrekin, 12.000.000,00 euro bideratu ziren.
Agindu horren 2. artikuluan, baliabide ekonomikoei buruzkoan, honako hau xedatzen da:
1.– Abenduaren 23ko 15/2022 Legeak, Euskal Autonomia Erkidegoko 2022ko Aurrekontu Orokorrak onartzen dituenak, baimendutako kredituen arabera, dirulaguntzen deialdi honek behar besteko aurrekontu-estaldura du, eta 1. artikuluaren helburura bideratutako baliabide ekonomikoak 12.000.000,00 euroko dira.
2.– Eman beharreko dirulaguntzen guztizko kopuruak ez du gaindituko aipatutako kontsignazioa edo hura eguneratzearen ondoriozkoa, indarreko legerian aurreikusitako kreditu-loturaren edo aurrekontu-aldaketaren araubidearen arabera, betiere horiek ebatzi aurretik. Egoera hori gertatuz gero, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da, Industriako sailburuordearen ebazpen baten bidez. Zenbateko hori agortzen bada ez da beste laguntzarik emango, eta ez da beste eskabiderik onartuko hori argitaratzen den unetik aurrera.
Horregatik guztiagatik, ekitaldi honetan Indartu 2023 programara aurkeztutako ahalik eta eskabide gehienei erantzuteko, honako hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Argitaratzea 5.000.000,00 eurotan gehitu dela Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuaren 2023ko apirilaren 18ko Aginduan ezarritako aurrekontu-kreditua, hasieran 12.000.000 eurokoa izanik. Agindu horren bidez, hain zuzen, dirulaguntzen programa honen deialdia argitaratu zen: Ezkerralde Zabaldua eta EAEn urtean batez beste % 5etik gorako langabezia-tasa duten beste udalerri batzuk bultzatzeko asmoz, inbertsio produktiboa egiten duten, hau da, lehiakortasuna hobetzea eta garapen ekonomikoa dakarten inbertsioak egiten dituzten enpresentzako dirulaguntzen programa.
Bigarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila agintzea.
Vitoria-Gasteiz, 2023ko ekainaren 20a.
Industriako sailburuordea,
MIKEL AMUNDARAIN LEIBAR.