Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

122. zk., 2023ko ekainaren 28a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA
3086

EBAZPENA, 2023ko ekainaren 16koa, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko errektorearena, non argitaratzen baita Xabier Garicano Osinaga jaunak gainditu egin duela 2023ko urtarrilaren 26ko ebazpenak (2023ko otsailaren 7ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria) dei egindako hautapen prozesua, «Ingeniaritzako Adierazpen Grafikoa» jakintza arloan irakasle agregatu plaza bat betetzeko.

Errektore honek ebatzi du Xabier Garicano Osinaga jauna Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko irakasle agregatu gisa kontrata dadila. NAN zk.: ***6750**. Kodea: AGC8L1-D00136-20. Jakintza arloa: Ingeniaritzako Adierazpen Grafikoa. Saila: Adierazpen Grafikoa eta Ingeniaritzako Proiektuak. Ikastegia: Gipuzkoako Ingeniaritza Eskola. Hizkuntz eskakizuna: elebiduna. Arduraldia: osoa. Burutu beharreko zereginak: «Adierazpen Grafikoa».

Proposatutako lehiakideak 20 lanegunen epea izango du, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta bigarren egunetik hasita, dagokion lan kontratuaren formalizazio guztiak gauzatzeko.

Leioa, 2023ko ekainaren 16a.

Errektorea.
Eskumenak eskuordetuta (Ebazpena, 2021eko urtarrilaren 28koa, errektorearena, 2021-02-12ko EHAA).

Irakasle-ikertzaileen arloko errektoreordea,

FEDERICO RECART BARAÑANO.


Azterketa dokumentala