Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

122. zk., 2023ko ekainaren 28a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
3084

1138/2023 EBAZPENA, ekainaren 13koa, Barrualde-Galdakaoko Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari-gerentearena, zeinaren bidez Aitor Orive Calzada jauna izendatzen den Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Barrualde-Galdakaoko Erakunde Sanitario Integratuko Digestio Aparatuko Zerbitzu Sanitarioko buru, aldi baterako, lau urte luzagarriz.

Barrualde-Galdakaoko ESIko zuzendari-gerentearen urtarrilaren 19koa 149/2023 Ebazpenaren bidez, deialdi publiko bat egin zen Barrualde-Galdakaoko ESIko Digestio Aparatuko Zerbitzu Sanitarioko Burua lanpostua betetzeko lehiaketa-sistemaren bidez (2023ko apirilaren 5eko EHAA 67. zk. eta 2023ko apirilaren 17ko BOE 91. zk.).

Epaimahaiak baloratu egin ditu aurkeztutako eskabideak, eta dagokion izendapen-proposamena egin du. Horiek horrela, Aitor Orive Calzada jaunak dituen ezagutza akademiko eta profesionalak kontuan hartuta, erabaki da pertsona hori izendatzea Osakidetzako Barrualde-Galdakaoko ESIko Digestio Aparatukoko Zerbitzu Sanitarioko Buru.

Beraz, bat etorriz Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28. artikuluaren hirugarren arau komunarekin, Osakidetzaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuarekin eta azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuarekin,

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Aitor Orive Calzada jauna Osakidetzako Barrualde-Galdakaoko ESIko Digestio Aparatuko Zerbitzu Sanitarioko buru izendatzea aldi baterako.

Bigarrena.– Izendapen honek lau urteko indarraldia izango du, luzatzeko aukerarekin, Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legeko 28. artikuluaren hirugarren arau komunean ezarritakoarekin bat, eta egun honetatik aurrera izango ditu ondorioak: 2023-06-19.

Hirugarrena.– Izendatutako pertsonak aipatutako epea amaitzean utziko du postua, ezpada luzapena egin ahal izateko baldintzaren bat jazotzen dela eta, betiere, Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legearen aipatutako 28. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz.

Laugarrena.– Izendapenaren indarraldia amaitu aurretik ere kendu ahal izango dute kargutik izendatua, aldez aurretik kontrako espedientea dagoela, eta ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28. artikuluaren 6. apartatuan aurreikusitako lekualdatze-kausak direla medio.

Bosgarrena.– Ebazpen honen berri ematea interesdunari eta Barrualde-Galdakaoko ESIko Zuzendaritzari.

Seigarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Zuzendaritza Nagusiari, hilabeteko epean, Ebazpena EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera zenbatzen hasita.

Galdakao, 2023ko ekainaren 13a.

Barrualde-Galdakaoko ESIko zuzendari-gerentea,

JON GUAJARDO REMACHA.


Azterketa dokumentala