122. zk., 2023ko ekainaren 28a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (93 KB - 1 orri.)
- EPUB (102 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
3083
1080/2023 EBAZPENA, ekainaren 1ekoa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez Pedro Morrondo Valdeolmillos jauna Debagoieneko Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari mediko izendatzen den.
Osakidetzako Debagoieneko Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari medikoa lanpostua betetzeko deialdia 2023ko maiatzaren 10eko EHAAn (87. zk.) argitaratu zen, Zuzendaritza Nagusiaren maiatzaren 3ko 852/2023 Ebazpenaren bidez.
Eskabideak aurkezteko epea amaitu da eta lanpostu horretan jarduteko hautagaiak aurkeztu dituen agiriak aztertu dira, baita haien baldintza profesionalak jasotako merezimenduen arabera baloratu ere.
Aurkeztutako agiriak aztertu ondoren, ikusi da Pedro Morrondo Valdeomillos jaunak deialdiko lanposturako aproposa dela eta bertan jarduteko behar bezalako trebakuntza duela.
Hori guztia dela-eta, Zuzendaritza Nagusi honek,
EBAZTEN DU:
Lehenengoa.– Pedro Morrondo Valdeomillos jauna Osakidetzako Debagoieneko Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari mediko izendatzea.
Bigarrena.– Izendapen honek 2023ko ekainaren 5etik aurrera izango ditu ondorio ekonomiko eta administratiboak.
Hirugarrena.– Interesdunari, Debagoieneko ESIari eta Zuzendaritza Nagusiari Ebazpen honen berri ematea.
Laugarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2023ko ekainaren 1a.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,
MARÍA ROSA PÉREZ ESQUERDO.