Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

122. zk., 2023ko ekainaren 28a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
3082

561/2023 EBAZPENA, maiatzaren 10ekoa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendariarena, zeinaren bidez izendapen askez izendatzen den Olga Ulibarri Moreno andrea Zuzendaritzako idazkari, Giza Baliabideen Zuzendaritzako Hautaketako eta Horniketako Zuzendariordetzan, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Zuzendaritza Nagusian.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendariaren martxoaren 20ko 317/2023 Ebazpenaren bidez Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Zuzendaritza Nagusiko Hautaketako eta Horniketako Zuzendariordetzako Zuzendaritzako idazkaria lanpostua izendapen askez betetzeko deialdia egin zen.

Balorazio Batzordeak baloratu egin du lanpostu horretan jarduteko hautagaiek aurkeztutako dokumentazioa, baldintzak egiaztatu ditu eta dagokion izendapen-proposamena egin du. Horiek horrela, Olga Ulibarri Moreno andreak dituen ezagutza akademiko eta profesionalak kontuan hartuta, erabaki da hura izendatzea, izendapen askez, Zuzendaritzako idazkari, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Zuzendaritza Nagusiko Hautaketako eta Horniketako Zuzendariordetzan.

Beraz, bat etorriz Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28. artikuluaren hirugarren arau komunarekin, Osakidetzaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuarekin eta azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuarekin,

Hori guztia dela-eta, Zuzendaritza Nagusi honek,

EBAZTEN DU:

Lehenengoa.– Izendatzea Olga Ulibarri Moreno andrea Hautaketako eta Horniketako Zuzendariordetzako Zuzendaritzako idazkari, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Zuzendaritza Nagusian.

Bigarrena.– Izendapen honek 2023ko maiatzaren 17tik aurrera izango ditu ondorio ekonomiko eta administratiboak.

Hirugarrena.– Izendapena egin duen organoak edozein unetan kargugabetu ditzake, bere eskumen-ahalez, izendapen askeko sistemaren bidez izendatu dituen langileak. Kargutik kentzeak edo mugiarazteak zera eragingo du: langilea beste lanpostu funtzional batera lekualdatuko da, baina interesdunak duen kategoriari dagozkion baldintzei eutsiko die. Hain zuzen, antzeko ezaugarriak dituen lanpostu bati atxikiko zaio eta, ahal dela, izendapena jaso aurretik bera zegoen antolakuntza- eta lurraldetasun-baldintza berberetan. Atxikipen horrek, hain zuzen, kargugabetze-dataren hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak, eta Osakidetzak berak ezarritako prozedurari jarraituz gauzatuko da. Halakoetan, langileak lanpostua betetzeko eskatzen diren betekizun eta baldintza guztiak bete beharko ditu.

Laugarrena.– Interesdunari, Giza Baliabideen Plangintzako eta Kudeaketako Zuzendariordetzari eta Aholkularitza Juridikoko Zuzendariordetzari ebazpen honen berri ematea.

Bosgarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2023ko maiatzaren 10a.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendaria,

LUISA LARRAURI EREÑOZAGA.


Azterketa dokumentala