122. zk., 2023ko ekainaren 28a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (93 KB - 1 orri.)
- EPUB (102 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
3081
2013/2022 EBAZPENA, abenduaren 30ekoa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez Carlos Barruso Bares izendatzen den, Debagoieneko Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari-gerentearena.
Ikusita Debagoieneko Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari-gerentearen lanpostua betetzeko deialdia, Zuzendaritza Nagusi honen azaroaren 28ko 1876/2022 Ebazpenaren bidez argitaratua.
Eskabideak aurkezteko epea amaitu da; lanpostu horretan jarduteko izangaiek aurkeztu dituzten agiriak aztertu dira, eta haien baldintza profesionalak baloratu dira aurkeztutako merezimenduen arabera.
Aurkeztutako agiriak aztertu ondoren, ikusi da Carlos Barruso Bares jauna deialdiko lanposturako aproposa dela eta bertan jarduteko trebakuntza egokia duela.
Hori guztia dela-eta, Zuzendaritza Nagusi honek,
EBAZTEN DU:
Lehenengoa.– Carlos Barruso Bares jauna izendatzea, Debagoieneko Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari-gerentearen.
Bigarrena.– Izendapen honek 2023ko urtarrilaren 9tik aurrera izango ditu ondorio ekonomiko eta administratiboak.
Hirugarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, Ebazpena EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2022ko abenduaren 30a.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,
MARÍA ROSA PÉREZ ESQUERDO.