117. zk., 2023ko ekainaren 21a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (127 KB - 2 orri.)
- EPUB (122 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
EKONOMIAREN GARAPEN, JASANGARRITASUN ETA INGURUMEN SAILA
2957
IRAGARKIA, zeinaren bitartez jakinarazten baita Portu eta Itsas Gaietako zuzendariaren ebazpena, 2023. urtean Donostiako Portura sartzeko eta bertan aparkatzeko baimena ematen duena.
Ezinezkoa izan da ebazpena zuzenean jakinaraztea, eta, horrenbestez, iragarki hau argitaratzen da, hala xedatuta baitago Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan eta hirugarren xedapen gehigarrian.
1.– Ebazpenaren testu osoa Portu eta Itsas Gaietako Zuzendaritzan eskura daiteke (Lakua I, 4. solairua, Donostia kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz).
2.– Ebazpen honek ez du administrazio-bidea agortzen; beraz, honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez daiteke Industria sailburuordearen edo ebazpen hau eman duenaren aurrean, hilabeteko epean, jakinarazi eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita, horrela ezartzen baita Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. artikuluan eta hurrengoetan.
I. eranskinean aipatutako pertsonak jakitun geratzeko argitaratzen da hau, eta banakako jakinarazpenaren balioa izango du haientzat.
Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteiz, 2023ko ekainaren 12a.
Portu eta Itsas Gaietako zuzendaria,
AITOR ETXEBARRIA ATUTXA.