Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

117. zk., 2023ko ekainaren 21a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA
2944

EBAZPENA, 2023ko ekainaren 14koa, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko errektorearena, lehiakide bat Unibertsitateko Irakasle Titularra izendatzeko dena. Unibertsitateko irakasleen kidegoetako funtzionarioaren plaza hori betetzeko lehiaketarako deia 2022ko abenduaren 20ko Ebazpenaren bidez egin zen (2023-01-10eko EAO eta 2023-01-10eko EHAA).

2022ko abenduaren 20ko Ebazpenaren bidez (2023-01-10eko EAO eta 2023-01-10eko EHAA) argitara emandako lehiaketa epaitu behar duen batzordearen proposamena ikusita, eta proposatutako lehiakideak deialdian aipatutako dokumentuak aurkeztu ondoren (deialdiko 9. oinarria), errektoreak ondoren zehazten den izendapena egitea erabaki du, 2/2023 Lege Organikoko ahalmenez baliatuta (martxoaren 22ko Legea, Unibertsitateena; martxoaren 23ko EAO), baita lege horrekin bat datozen xedapenek emandakoez ere:

Amaia Calleja Ochoa andrea (NAN: ***4377**) Unibertsitateko irakasle titularrak. Kodea: TUC8/1 – D00145-56. Jakintza arloa: «Ingeniaritza Mekanikoa». Saila: Ingeniaritza Mekanikoa. Ikastegia: Vitoria-Gasteizko Ingeniaritza Eskola. Hizkuntz eskakizuna: hirueleduna (euskara/ingelesa/gaztelania). Arduraldia: osoa. Egin beharreko irakaskuntza eta ikerkuntza lanak: «Teknologia Mekanikoa».

Izendatutako lehiakideak 20 laneguneko epea izango du, ebazpena Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den bigarren egunetik hasita, plaza horren jabe egiteko.

Leioa, 2023ko ekainaren 14a.

Errektorea.
Eskumenak eskuordetuta (Ebazpena, 2021eko urtarrilaren 28koa, errektorearena)

Irakasle-ikertzaileen arloko errektoreordea,

FEDERICO RECART BARAÑANO.


Azterketa dokumentala