Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

117. zk., 2023ko ekainaren 21a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

XEDAPEN OROKORRAK

EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA
2943

EBAZPENA, 2023ko ekainaren 6koa, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko Graduaren eta Hezkuntza Berrikuntzaren arloko errektoreordearena, zeinaren bidez argitara ematen baitira 2024-2025 ikasturtean eta ondorengoetan graduko unibertsitate ikasketa ofizialetan sartzeko onarpen nota kalkulatzeko parametroak eta beste betekizun batzuk.

Abenduaren 29ko 3/2020 Lege Organikoak, Hezkuntzari buruzko maiatzaren 2ko 2/2006 Lege Organikoa aldatzen duenak, Batxilergoko curriculuma aldatu du, eta aldaketa handiak sartu ditu graduko ikasketa ofizialetan sartzeko eta onartua izateko baldintzetan Batxilergoko Titulutik edo baliokidetik, Lanbide Heziketako Goi Mailako Teknikariaren Titulutik, Arte Plastikoetako eta Diseinuko Goi Mailako Teknikariaren Titulutik edo Goi Mailako Kirol Teknikariaren Titulutik datozen ikasleentzat.

Arau horiei jarraikiz, Batxilergoa birformulatu da, eta orain, tituluaz gain, sarbide proba bat gainditu behar dela ezartzen da.

Kontuan hartuta Batxilergo eredu berria oraindik ezartzeko bidean dagoela, baldintza berriak ezarri behar dira unibertsitate honetako graduko ikasketetan ikasleak onartzeko.

Gaur egungo sistemaren antzekoa erabiltzearren, onarpen notaren arabera sartuko dira ikasleak gradu bakoitzean. Gehienez ere hamalau puntu lortu ahal izango dituzte.

Hori dela eta, Graduaren eta Hezkuntza Berrikuntzaren arloko errektoreordea naizen aldetik, honako hau

EBATZI DUT:

Agindua ematea Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadin Gobernu Kontseiluaren 2023ko ekainaren 5eko Erabakia, zeinaren bidez onartzen diren 2014-2025 ikasturtean eta ondorengoetan graduko unibertsitate ikasketa ofizialetan sartzeko onarpen nota kalkulatzeko parametroak, bai eta batxilergo lehenetsiak eta beste betekizun batzuk ere, eranskinean ageri den moduan.

Leioa, 2023ko ekainaren 6a.

Graduaren eta Hezkuntza Berrikuntzaren arloko errektoreordea,

LAURA VOZMEDIANO SANZ.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala