112. zk., 2023ko ekainaren 14a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (150 KB - 5 orri.)
- EPUB (276 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
BERDINTASUN, JUSTIZIA ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
2822
IRAGARKIA, 2023ko maiatzaren 25ekoa, Familia eta Haurren zuzendariarena, dekretu honetan jasotako dirulaguntzen zenbait ebazpen jakinaraztekoa: Familia eta lana bateragarri egiteko laguntzei buruzko urriaren 22ko 164/2019 Dekretua.
Ezinezkoa izan da ebazpen horiek zuzenean jakinaraztea, eta horregatik ematen da argitara iragarki hau, hala xedatuta baitago Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan.
Horretarako, iragarki honen bidez, interesdunei jakinarazten zaie eskuragai dutela zerrendako espedienteetan emandako ebazpenen testu osoa, Eusko Jaurlaritzako Familia eta Haurren Zuzendaritzaren egoitzan (Eusko Jaurlaritza Lakua eraikina, Donostia-San Sebastián kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz).
Ebazpen horiek ez diote amaiera ematen administrazio-bideari, eta, haien aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Saileko Gizarte Politiketako sailburuordeari, hilabeteko epean, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, hala xedatuta baitago Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan.
Eranskinean aipatutako interesdunak jakitun egon daitezen ematen da argitara hau, eta banakako jakinarazpenaren balioa izango du haientzat.
Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteiz, 2023ko maiatzaren 25a.
Familia eta Haurren zuzendaria,
MIREN IRUNE MUGURUZA MENDARTE.