112. zk., 2023ko ekainaren 14a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (121 KB - 1 orri.)
- EPUB (100 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
GOBERNANTZA PUBLIKO ETA AUTOGOBERNU SAILA
2815
IRAGARKIA, zeinaren bidez interesdunak epatzen baitira Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan bideratutako 121/2023 prozedura arruntean.
Funtzio Publikoko zuzendariak erabaki du Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salara bidaltzea prozedura honi buruzko administrazio-espedientea:
121/2023 prozedura arrunta: Agindua, 2023ko urtarrilaren 23koa, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuarena, ezetsi egiten duena Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuaren 2022ko azaroaren 18ko Aginduaren aurka aurkeztutako berraztertzeko errekurtsoa. Agindu horren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta haren erakunde autonomoetako kidego eta eskaletan enplegua finkatzeko prozesu berezi eta salbuespenezkoetarako deialdia egiten da.
Hori dela eta, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49.1 artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz, espediente horretan interesa dutenei dei egiten zaie bederatzi eguneko epean ager daitezen, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan.
Vitoria-Gasteiz, 2023ko maiatzaren 10a.
Funtzio Publikoko zuzendaria,
JUAN M.ª BARASORDA GOICOECHEA.