Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

112. zk., 2023ko ekainaren 14a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

SEGURTASUN SAILA
2812

IRAGARKIA, zeinaren bidez epatzen baitira Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 2 zenbakiko Epaitegian izapidetzen ari den 43/2023 prozedura laburtuan interesa dutenak.

Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiaren zuzendari nagusiak erabaki du Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 2 zenbakiko Epaitegira bidaltzea honako prozedura honi buruzko administrazio-espedientea:

43/2023 prozedura laburtua. Prozedura horretan, errekurtso-egile batek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri zuen Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendari nagusiaren 2022ko azaroaren 22ko Ebazpenaren aurka. Ebazpen horren bidez, 2020ko abenduaren 17ko Ebazpenaren bidez deitu zen Euskal Autonomia Erkidegoko Polizia Kidegoetako Oinarrizko Eskalako agente kategorian sartzeko hautaketa-prozeduratik kanpo utzi zen (2021eko urtarrilaren 11ko EHAA, 5. zk.).

Horregatik, Administrazioarekiko auzien jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legeak 49.1 artikuluan xedatutakoaren arabera, prozeduran interesa duten pertsonak epatzen dira, bederatzi eguneko epearen barruan, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 2 zenbakiko Epaitegian bertaratu ahal izateko, egoki baderitzote, beren legezko interesen alde egiteko.

Arkauti, 2023ko ekainaren 2a.

Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendari nagusia,

ANDRÉS ZEARRETA OTAZUA.


Azterketa dokumentala