112. zk., 2023ko ekainaren 14a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (119 KB - 1 orri.)
- EPUB (102 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
SEGURTASUN SAILA
2811
IRAGARKIA, zeinaren bidez epatzen baitira Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 1 zenbakiko Epaitegian izapidetzen ari den 74/2023 prozedura laburtuan interesa dutenak.
Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiaren zuzendari nagusiak erabaki du Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 1 zenbakiko Epaitegira bidaltzea honako prozedura honi buruzko administrazio-espedientea:
74/2023 prozedura laburtua, 2019ko abenduaren 20ko Ebazpenaren bidez deitutako (2020ko urtarrilaren 8ko EHAA, 4. zk.) Euskal Autonomia Erkidegoko Polizia Kidegoetako (Ertzaintza eta Udaltzaingoa) oinarrizko eskalako agente kategorian sartzeko hautaketa-prozedurako funtzionario batek hasitakoa. Errekurritutako jarduketa 2022ko abenduaren 22ko Ebazpena da, 2022ko azaroaren 28an praktiketako destino berrien esleipenean egindako akatsak zuzentzeko emandako ebazpenaren aurka jarritako berraztertze-errekurtsoa ezesten duena.
Horregatik, Administrazioarekiko auzien jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legeak 49.1 artikuluan xedatutakoaren arabera, prozeduran interesa duten pertsonak epatzen dira, bederatzi eguneko epearen barruan, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 1 zenbakiko Epaitegian bertaratu ahal izateko, egoki baderitzote, beren legezko interesen alde egiteko.
Arkauti, 2023ko ekainaren 2a.
Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiaren zuzendari nagusia,
ANDRÉS ZEARRETA OTAZUA.