112. zk., 2023ko ekainaren 14a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (154 KB - 4 orri.)
- EPUB (142 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
LURRALDE PLANGINTZA, ETXEBIZITZA ETA GARRAIO SAILA
2807
AGINDUA, 2023ko maiatzaren 25ekoa, Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioetako sailburuarena, eraginpeko ondasun eta eskubideen zerrendaren II. handitzea xedatzen duena, eta «Nerbioi ibaiaren goi-arroaren saneamendurako kolektore-proiektua, Laudio, Orozko, Aiara eta Amurrioko udal-mugarteetan (Araba eta Bizkaia)» proiektuak eragindako ondasun eta eskubideen titularrei aurretiazko aktak eta/edo behin betiko okupazioaren eta adostasunezko balio justuaren aktak egiteko zitazioa egiten diena, hala badagokio.
Sail honek jarraian argitaratzen den Agindua eman du gaur:
Ikusi da «Nerbioi ibaiaren goi-arroaren saneamendurako kolektore-proiektua, Laudio, Orozko, Aiara eta Amurrioko udal-mugarteetan (Araba eta Bizkaia)» proiektuari dagokion espedientea.
AURREKARIAK
Lehenengoa.– Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburuaren 2018ko uztailaren 3ko Aginduaren bidez, hasi zen desjabetze-espedientea Nerbioi Ibaiaren Goiko Arroaren saneamendurako kolektoreen proiektuaren eraginpeko ondasunak eta eskubideak okupatzeko, Laudio, Orozko, Aiara eta Amurrioko udal-mugarteetan (Araba eta Bizkaia); kontuan hartuta ezinbestekoa dela deklaratzea lanak herri-onurako direla eta eragindako lurzoru eta eraikinak lehenbailehen hartu behar direla, desjabetzea egiteko edo zorrak ezarri ahal izateko. Hori guztia, Plan Hidrologiko Nazionalaren uztailaren 5eko 10/2001 Legean eta Uraren Legearen testu bategina onartzen duen uztailaren 20ko 1/2001 Legegintzako Errege Dekretuan xedatutakoaren arabera. Agindu beraren bidez, informazio publikorako izapidea egin zen, eraginpeko ondasunen eta eskubideen berri emateko (2018ko uztailaren 13ko EHAA –135. zk.– eta abuztuaren 13ko ALHAO –93. zk.–)
Bigarrena.– Informazio publikoaren aldia igarota, uztailaren 2ko 99/2019 Dekretuaren bidez, okupazioa presako deklaratu zuen Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailak, Nerbioi Ibaiaren Goiko Arroaren saneamendurako kolektoreen proiektuko desjabetze-espedientearen eraginpeko ondasunak eta eskubideak nahitaez desjabetu ahal izateko Laudio, Orozko, Aiara eta Amurrioko udal-mugarteetan.
Hirugarrena.– Trantsizio Ekologikorako eta Erronka Demografikorako Ministerioaren Kantauriko Konfederazio Hidrografikoko Zuzendaritza Teknikoko Arloko ingeniari buruak 2023ko martxoaren 23an egindako idazkiaren bidez, jakinarazten da kolektoreen proiektuak Laudioko ponpaketa-estazioa goi-tentsioko dorre batekin lotzea aurreikusten duela Altube ibaiaren eskuinaldean; horretarako, dorre bat jarriko du ezkerraldean eta kableak ibaibidearen gainetik jarriko ditu. Idazkian jakinarazten da, halaber, Iberdrolaren baldintzak jaso dituela Altube ibaiaren eskuinaldeko goi-tentsioko zutabera konektatzeko eta, hori dela eta, beste zutabe bat jarri beharko da ibaiaren ertz horretan.
Laugarrena.– 2023ko maiatzaren 8an, Lurralde Plangintzaren, Hiri Agendaren Zuzendaritzak jakinarazi du ez dagoela inolako hirigintza-oztoporik Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Sailak lehenbailehen okupatu ditzan «Nerbioi ibaiaren goi-arroaren saneamendurako kolektore-proiektua, Laudio, Orozko, Aiara eta Amurrioko udal-mugarteetan (Araba eta Bizkaia)» proiektuak eragindako ondasun eta eskubideen zerrendaren II. handitzeak eragindako ondasun eta eskubideak, urgentziazko nahitaezko desjabetzearen ondorioetarako.
Ondorioz, bidezkoa da desjabetze-espedienteko ondasun eta eskubideen zerrenda zabaltzea, honekin batera doan eranskinean zehaztutako honako finka hauekin: AR-397, AR-471 eta AR-490.
ZUZENBIDEKO OINARRIAK
Lehenengoa.– Nahitaezko Desjabetzearen Legearen 15. artikuluak eta hura garatzen duen erregelamenduaren 15. artikuluak okupazioa handitzea eta hedatzea aurreikusten dute; haien arabera, okupatu beharreko ondasunen artean sartu ahal izango dira kasuan kasuko obra edo xedea zabaltzeko beharrezkoak direnak, eta desjabetzea eragin duen xede, obra edo zerbitzu horri atxikita geratuko dira.
Bigarrena.– Gainera, esan beharra dago, Nahitaezko Desjabetzearen Legearen 52. artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz, premiaz okupatu behar hori egikaritu beharreko proiektuen handitzeei ere aplikatu behar zaienez, bidezkoa dela eragindako ondasun eta eskubideen desjabetzea handitzeko izapideei ekitea presako prozeduraren bidez.
Ikusita aipatutako lege-aginduak, horiekin bat datozenak eta aplikatzekoak diren gainerako arauak, honako hau
XEDATZEN DUT:
«Nerbioi ibaiaren goi-arroaren saneamendurako kolektore-proiektua, Laudio, Orozko, Aiara eta Amurrioko udal-mugarteetan (Araba eta Bizkaia)» burutzeko beharrezkoak diren ondasun eta eskubideen zerrenda handitzea, nahitaezko desjabetzea egiteko. Zerrenda hori eranskinean zehazten da.
Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beraren aurka, berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioetako sailburuari, hilabeteko epean, edo, bestela, zuzenean, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hilabeteko epean, ebazpena azkenekoz argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Halaber, honekin batera doan zerrendan agertzen diren ondasun eta eskubideen titularrei dei egiten zaie, adierazitako egunean eta orduan, eta dagokion udaletxera bertaratu ondoren, behin betiko okupatu aurreko aktak eta/edo balio justukoak egin ditzaten, bi aldeen adostasunez, hala badagokio. Beharrezkoa izanez gero, eta interesdunek hala eskatzen badute, lurzorura bertara joateko aukera ere izango dute.
Egintza horretara interesdunek beraiek agertu beharko dute zuzenean edo haien izenean jarduteko behar bezala baimendutako pertsona batek ordezkatuta, eta titulartasuna egiaztatzen duten dokumentuak aurkeztu beharko dituzte (eskritura publikoak, pribatuak, Jabetza Erregistroko ziurtagiriak edo informazio-oharrak, etab.), baita beraien eskubideak egiaztatzen dituen beste edozein dokumentu ere. Hala nahi izanez gero, perituak eta notarioa ere eraman ahal izango dituzte, beraien kontura.
Era berean, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 56.2 artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz, argitaratutako zerrenda horretan agian agertzen ez diren eskubide erreal zein interes ekonomikoen titularrek eta interesdunek egoki iritzitako alegazio guztiak aurkeztu ahal izango dituzte, eraginpeko ondasun eta eskubideen zerrenda horretan egon litezkeen okerrak zuzentzearren, horretarako bakarrik. Alegazio horiek idatziz aurkeztu beharko dira Eusko Jaurlaritzako Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Saileko Etxebizitza, Lurzoru eta Arkitektura Zuzendaritzan (Donostia kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz, Araba), eta hori egiteko epea ondasunak okupatu aurreko aktak egiteko egunean amaituko da.
Vitoria-Gasteiz, 2023ko maiatzaren 25a.
Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioetako sailburua,
IGNACIO MARÍA ARRIOLA LÓPEZ.