Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

112. zk., 2023ko ekainaren 14a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA SAILA
2803

AGINDUA, 2023ko maiatzaren 30ekoa, Hezkuntzako sailburuarena, zeinaren bidez egiten baita bizitza osoan zehar egiten den ikaskuntzari buruzko jarduerak gauzatzeko dirulaguntzak arautzen dituen uztailaren 23ko 118/2019 Dekretuan aurreikusitako laguntzen 2023rako deialdia.

Bizitza osoan zehar egiten den ikaskuntzari buruzko jarduerak gauzatzeko dirulaguntzak arautzen dituen uztailaren 23ko 118/2019 Dekretuan, ezagutzaren edozer eremutan bizialdi osoko ikaskuntzarekin lotutako ikaskuntza-ekintzak egin daitezela sustatzeko laguntzak arautu dira.

Era berean, Bizialdi Osoko Ikaskuntzari buruzko urriaren 10eko 1/2013 Legeko 4. artikuluan aurreikusitako xedeak betetzen lagunduko dute agindu honetako laguntzek.

Bestetik, Euskal Autonomia Erkidegoak ekitaldi ekonomiko bakoitzean indarrean izango dituen aurrekontu orokorrak zehaztuta daudenean, programei dirulaguntzak eman edo ez erabakitzeko arauak eguneratu, berrikusi edo, hala behar badu, ezarri beharko dira. Zehaztugabeko indarraldia eman zitzaien dirulaguntzen kasuan, dagokien deialdia egin beharko da; halaxe xedatu baita Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuan.

Deialdi hau Hezkuntza Sailaren 2023. urterako Dirulaguntzen Plan Estrategikoan jasota dago, zeina Hezkuntzako sailburuaren Aginduak onartu zuen eta Hezkuntza Sailaren https://www.euskadi.eus webgunean argitaratuta dagoen.

Kontuan izanik diruz lagun daitezkeen jardueretatik indarraldi zehaztugabea nahiz aldi baterako indarraldia izango dutenak arautu direla uztailaren 23ko 118/2019 Dekretuan, eta dekretu horretako 10.2 artikuluan xedatutakoa betetze aldera, hots, publikotasun-printzipioa betetze aldera, egoki den deialdia egingo du Hezkuntza Sailak. Hortaz, agindu hau eman eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu beharra dago.

Horregatik guztiagatik, hau

EBAZTEN DUT:

1. artikulua.– Xedea.

Agindu honen xedea da bizitza osoan zehar egiten den ikaskuntzari buruzko jarduerak gauzatzeko dirulaguntzak arautzen dituen uztailaren 23ko 118/2019 Dekretuan aurreikusitako laguntzak 2023rako deitzea.

2. artikulua.– Eskaerak aurkeztea.

Eskaerak aurkezteko epea hilabete izango da, agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Dirulaguntzaren xede diren jarduerak eskaera aurkezten den urte naturalean hasiak izan beharko dute, eta gauzatzeko epea hurrengo ekitaldiko uztailaren 31ra artekoa izango da.

3. artikulua.– Izapideak modu elektronikoan egitea.

1.– Erakunde eskatzaileek laguntza-deialdi honetan eskatzen diren izapide guztiak telematikoki egin beharko dituzte, eta behar den dokumentazioa aurkeztu beharko dute xede horretarako eskuragarri dituzten txantiloiak erabiliz.

Eskaera izapidetzeko jarraibideak eskuragarri dituen administrazio-prozeduraren informazio-fitxa, eskaeraren inprimakira sartzeko erabiltzen dena eta erantzukizunpeko adierazpenak eta ereduak dituena, helbide honetan eskura daiteke:

www.euskadi.eus/servicios/0051211

2.– Eskaeraren osteko izapideak, zuzenketak eta justifikazioak barnean direla, bide elektronikoz egingo dira, «Nire karpeta» atalaren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoaren helbide honetan:

https://www.euskadi.eus/nirekarpeta

3.– Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoan onartuta dauden identifikazio eta sinadura elektronikorako bitartekoak helbide elektroniko honetan daude eskuragarri:

https://www.euskadi.eus/ziurtagiri-elektronikoak

Izapidetze elektronikoa ordezkari baten bidez ere egin ahal izango da, eta, horretarako, ordezkaria Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren Ahalordeen Erregistro Elektronikoan inskribatu beharko da, helbide honetan:

https://www.euskadi.eus/ordezkariak

4.– Erakunde eskatzaileek euskaraz edo gaztelaniaz aurkeztu ahal izango dituzte eskaera eta gainerako dokumentuak, nahi duten hizkuntzan. Halaber, prozedura osoan zehar, erakunde eskatzaileak hautatzen duen hizkuntza erabiliko da, hala xedatuta baitago Euskararen Erabilera Normalizatzeari buruzko azaroaren 24ko 10/1982 Oinarrizko Legearen 5.2.a) eta 6.1 artikuluetan.

Eskaerak aurkezteak esan nahi du berariaz eta formalki onartzen direla deialdi honen oinarrietan zehaztutako baldintzak.

4. artikulua.– Ebaluazio-irizpideak.

118/2019 Dekretuaren 14. artikuluan xedatutako irizpideak betez ebaluatuko dira eskaerak, deialdi honetako II., III. eta IV. eranskinetako eskemak oinarri hartuta.

Horretarako, uztailaren 23ko 118/2019 Dekretuaren 11. artikuluak xedatzen duen moduan, dirulaguntzaren eskaerarekin batera, proiektuan egingo diren ekintza guztien deskribapen-memoria aurkeztu beharko da, beste dokumentazio batzuen artean. Memoria horrek V., VI. eta VII. eranskinetan jarduera mota bakoitzerako zehaztutako inprimaki normalizatuan ezarritako eskemari jarraitu beharko dio. Inprimaki horiek euskadi.eus helbideko egoitza elektronikotik jaitsi ahal izango dira (betetzeko hutsuneak dituen PDF formatuan)

Ez da onartuko memoria horretako puntuen azalpen-eranskinak orokorrean erabiliz egindako deskribapen-memoriarik aurkeztea.

5. artikulua.– Finantzaketa.

1.– 930.000,00 euro erabiliko dira deialdi hau finantzatzeko, betiere Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorretan horretarako ezarritako aurrekontu-kredituen arabera.

2.– Hona hemen jarduera-mota bakoitzarentzat erabilgarri egongo diren gehieneko zenbatekoak:

a) Prestakuntza-jarduera espezifikoak: 170.000,00 euro.

b) Ikaskuntzako bitartekaritza-zerbitzuak: 700.000,00 euro.

c) Esperimentazio-proiektuak: 60.000,00 euro.

6. artikulua.– Diruz lagundu daitezkeen gastuak.

Deialdi honen funtsen kargura honako gastu hauek finantzatu ahal izango dira: proiektuan zuzenean parte hartzen duten eta diruz lagundutako jarduera garatzeko ezinbestekoak diren langileen gastuak eta diruz lagundutako jarduera garatzearen ondorioz zuzenean sortutako funtzionamendu-gastuak.

Finantzatu daitezkeen gastu guztien % 10 izan daitezke, gehienez ere, funtzionamendu arrunteko gastu; besteak beste: proiektuaren zuzendaritza-, koordinazio-, kudeaketa- eta administrazio-gastuak; komunikazio-gastuak; ura; argia eta lokalen alokairua edo amortizazioa.

7. artikulua.– Laguntzaren zenbatekoa.

Hona hemen jarduera-mota bakoitzarentzako gehieneko zenbatekoak:

a) Prestakuntza-jarduera espezifikoak: plaza eta prestakuntza-ordu bakoitzeko 7 euro gehienez; 18.000,00 euro gehienez jarduera bakoitzeko.

Ezingo dira diruz lagundu herritarrak digitalki gaitzeko prestakuntza-jarduera espezifikoak.

b) Ikaskuntzako bitartekaritza-zerbitzuak: 39.000,00 euro, gehienez ere, bitartekaritza-zerbitzuari egozten zaion eta lanaldi osoz aritzen den bitartekari bakoitzeko, zerbitzua eman den 12 hilabeteko. Bitartekaritza-zerbitzua gutxienez 100.000 biztanleko udalerri batean edo gutxienez 60.000 biztanleko eskualde batean ematen bada, lanaldi osoz arituko den bitartekari bat egotziko da. Bitartekaritza-zerbitzua 12 hilabete baino gutxiagoko epean gauzatzen bada, gehieneko zenbatekoa hainbanatu egingo da.

c) Esperimentazio-proiektuak: 20.000,00 euro gehienez jarduera bakoitzeko.

8. artikulua.– Dirulaguntzak justifikatzea eta ordaintzea.

1.– 118/2019 Dekretuaren 18.1 artikuluak xedatzen duenaren arabera, aurreikusitako jarduerak egiteko emandako dirulaguntzak bi zatitan ordainduko dira:

Lehenengo ordainketa, erakunde onuradunak dirulaguntza onartutakoan, emandako dirulaguntza osoaren % 45.

Bigarren ordainketa, gainerako % 55arena, 118/2019 Dekretuaren 18.1.b) artikuluan aipatutako dokumentazioa jaso ondoren. Dokumentazio horrek VIII., IX. eta X. eranskinetan jarduera mota bakoitzerako (amaierako memoria) eta XI. eranskinean (memoria ekonomikoa) zehaztutako inprimaki normalizatuan ezarritako eskemari jarraitu beharko dio. Inprimaki hauek Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoan eskuratu ahal izango da, helbide honetan:

https://www.euskadi.eus/diru_laguntza/2022/bozi/web01-tramite/eu/

Dokumentazio hau aurkezteko gehieneko epea bi hilabetekoa da, ebazpenean jasotako ekintza guztiak amaitu ondoren.

Bigarren ordainketaren % 50en zenbateko baliokidea kontura ordaindu ahal izango da, 118/2019 Dekretuaren 18.2 artikuluan ezarritako baldintzen arabera.

2.– Administrazioak laguntzak eta dirulaguntzak ordaindu ahal izateko, Eusko Jaurlaritzako dagokion datu-basean egon behar du erakunde onuradunak.

Alta emateko edo hirugarren interesdunaren datuak aldatzeko, Eusko Jaurlaritzak eskuragarri jarritako hirugarrenen erregistro telematikora jo beharko da, helbide honetan:

https://www.euskadi.eus/eusko-jaurlaritza/-/hirugarrenaren-datuen-aldaketa/

9. artikulua.– Datuen babesari buruzko oinarrizko informazioa.

Datu pertsonalak tratatu eta izen honetako tratamenduari dagokion jardueran sartuko dira: Laguntza eta dirulaguntzak Lanbide Heziketako ikastetxeentzat eta entitate laguntzaileentzat.

Arduraduna: Teknologiaren eta Ikaskuntza Aurreratuen Zuzendaritza, Hezkuntza Saila.

Helburua: Laguntza ekonomikoen eskabideak izapidetzea, parte-hartzaileak eta/edo interesdunak identifikatuta. Entitate laguntzaileentzako dirulaguntzak.

Legitimazioa:

– Tratamendua beharrezkoa da interes publikoaren izenean edo tratamenduaren arduradunari esleitutako botere publikoak egikaritzean egin behar den eginkizun bat betetzeko.

– 38/2003 Lege Orokorra, azaroaren 17koa, Dirulaguntzei buruzkoa.

– 1/1997 Legegintzako Dekretua, azaroaren 11koa, Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onartzen duena.

Hartzaileak:

– Autonomia Erkidegoko beste organo batzuk.

– Ekonomia eta Ogasun Saila.

Eskubideak: eskubidea duzu datuak irispidean izateko, datuak zuzentzeko eta ezerezteko, bai eta informazio gehigarrian adierazitako beste eskubide batzuk ere.

Informazio gehigarria: gure webgunean begira dezakezu datu-babesari buruzko informazio gehigarri eta zehatza.

Araudia:

– Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorra.

– 3/2018 Lege Organikoa, abenduaren 5ekoa, Datu Pertsonalak Babestekoa eta Eskubide Digitalak Bermatzekoa.

AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA

Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka, berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik hasita, hala xedatuta baitago Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 123. eta 124. artikuluetan. Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke zuzenean Euskal Herriko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, eta, horretarako, bi hilabete izango dira, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik hasita, hala xedatuta baitago Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 10.1.a) eta 46.1 artikuluetan.

AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA

Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2023ko maiatzaren 30a.

Hezkuntzako sailburua,

JOKIN BILDARRATZ SORRON.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala