112. zk., 2023ko ekainaren 14a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (119 KB - 2 orri.)
- EPUB (105 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
XEDAPEN OROKORRAK
LAN ETA ENPLEGU SAILA
2798
71/2023 DEKRETUA, maiatzaren 30ekoa, Euskal Autonomia Erkidegoko langileen 2024 urteko jaiegunen egutegi ofiziala onartzen duena.
Euskal Autonomia Erkidegoko Autonomi Estatutuaren 12. artikuluak eta urriaren 23ko 2/2015 Legegintzako Errege Dekretuak-Langileen Estatutuaren Legearen Testu Bategina onartzen duenak- 37. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, Eusko Jaurlaritzari dagokio 2024. urterako lanegun eta jaiegunen egutegia onartzea, urteak, gehienez ere, hamalau jaiegun izango dituela kontuan harturik.
Hori dela eta, lanaldia, lanaldi bereziak eta atsedenaldiak arautzen dituen uztailaren 28ko 2001/1983 Errege Dekretuaren 45. eta 46. artikuluetan xedatutakoarekin bat etorriz (lanegun bereziei buruzko irailaren 21eko 1561/1995 Errege Dekretuaren xedapen indargabetzaile bakarraren arabera dago indarrean), Jaurlaritzako bigarren lehendakariorde eta Lan eta Enpleguko sailburuak proposatuta eta Lan Harremanen Kontseiluari eta gainerako kontsulta-organoei entzunda, Gobernu Kontseiluak 2023ko maiatzaren 30ean egindako bileran gaia aztertu eta onartu ondoren, honako hau
XEDATZEN DUT:
1. artikulua.– Bi mila eta hogeita laugarren urtean, Euskal Autonomia Erkidegoan jaieguntzat hartuko dira lan ondorioetarako -ordainduak eta berreskuratu behar eztakoak izango dira- urteko igande guztiak eta ondorengo jaiegunak:
Urtarrilaren 1a, Urteberri eguna.
Urtarrilaren 6a, Jaunaren epifania.
Martxoaren 28a, Ostegun Santua.
Martxoaren 29a, Ostiral Santua.
Apirilaren 1a, Pazko Astelehena.
Maiatzaren 1a, Langileen Eguna.
Uztailaren 25a, Santiago Apostoluaren Eguna.
Abuztuaren 15a, Ama Birjinaren Jasokundea.
Urriaren 12a, Espainiako Jai Nazionala.
Azaroaren 1a, Santu Guztien Eguna.
Abenduaren 6a, Konstituzio Eguna.
Abenduaren 25a, Eguberri eguna.
2. artikulua.– 1.– Era berean, lan ondorioetarako, jaiegun izaera izango dute -ordainduak eta berreskuratu behar eztakoak izango dira-, bi mila eta hogeita laugarren urtean, tokiko jaiegun izaera izango duten beste bi egun. Lan eta Enplegu Saileko Lurralde Ordezkariek ezarriko dituzte egun horiek, dagozkien udaletako Udalbatzen proposamenez. Egun horiek berdinak edo ezberdinak izan daitezke Lurralde Historiko bakoitzeko udalerrietan.
2.– Udalek, dekretu hau argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita, hilabeteko epean aurkeztu beharko dituzte proposamenak dagokien lurralde-ordezkaritzan.
AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA
Jaurlaritzako bigarren lehendakariorde eta Lan eta Enpleguko sailburuari aginpidea ematen zaio dekretu honetan xedatutakoa ezarri eta betetzeko behar diren xedapenak eman ditzan.
AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA
Dekretu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteizen, 2023ko maiatzaren 30ean.
Lehendakaria,
IÑIGO URKULLU RENTERIA.
Jaurlaritzako bigarren lehendakariorde eta Lan eta Enpleguko sailburua,
IDOIA MENDIA CUEVA.