Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

111. zk., 2023ko ekainaren 13a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA
2797

IRAGARKIA, 135/2023 prozedura laburtuaren bidez izapidetutako administrazioarekiko auzi errekurtsoan interesatuak izan daitezkeenak epatu eta Administrazioarekiko Auzien Bilboko 3. Epaitegian ager daitezen.

Administrazioarekiko auzi errekurtsoa jarri da UPV/EHUko Gobernu Kontseiluaren 2023ko otsailaren 23ko Erabakiaren kontra. Erabaki horren bidez ezetsi egin zen UPV/EHUko errektorearen 2022ko urriaren 20ko Ebazpena, oinarri espezifikoak argitaratzekoa egonkortasunerako ezohiko prozesu honen barruan: administrazio eta zerbitzuetako karrerako funtzionarioak, B. taldea, Unibertsitate Gestioko Eskala. Aipatutako errekurtsoa Administrazioarekiko Auzien Bilboko 3. Epaitegian ari dira izapidetzen 135/2023 prozedura laburtuaren bidez.

Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legeak 49.1 artikuluan dioena betetzeko, epatu egiten dira interesatu izan daitezkeen hirugarren pertsonak, eta aipatutako prozedura judizialean agertu eta pertsonatu daitezkeela jakinarazten zaie. Bederatzi egun izango dituzte horretarako, iragarki hau Estatuko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Aipatutako errekurtsoa hainbat pertsonari zuzendutako egintza denez, iragarki hau argitaratzen da, bat etorrita Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legeak xedatutakoarekin 45. artikuluan.

Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik hasita izango ditu ondorioak.

Leioa, 2023ko ekainaren 7a.

UPV/EHUko idazkari nagusia,

AITOR ZURIMENDI ISLA.


Azterketa dokumentala