Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

111. zk., 2023ko ekainaren 13a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

GETARIAKO UDALA
2796

IRAGARKIA, Getariako Gaztetape eta Malkorbe hondartzetan izozki kasetak ustiatzeko baimena esleitzeko prozedurari buruzkoa.

Alkatearen B23/0204 Dekretu bidez onartu ziren Getariako Gaztetape eta Malkorbe hondartzetan izozki kaseten ustiapen baimena emateko prozedura arautuko duten agiri administratiboak eta agiri teknikoak, eta baimen hau emateko esleipen prozedura irekitzea.

Honenbestez, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen da plegu teknikoak eta administratiboak Euskadiko Kontratazio Plataforman eta Getariako Udalaren Kontratazio Profilean eskuragarri daudela, interesdunek proposamenak aurkeztu ditzaten Getariako Udalaren egoitza elektronikoan, 10 egun naturaleko epean Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita. Proposamen horiek Plegu Administratibo Orokorren 11. klausularen araberakoak izan beharko dute.

Erabaki hau behin betikoa da eta administrazio-bideari amaiera ematen dio. Interesdunek, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar dezakete, edota egoki deritzoten beste edozein errekurtso, dagokion Administrazio Auzietarako Auzitegian, bi hilabeteko epean, akordio hau azken aldiz aldizkari ofizial batean argitaratzen denetik hasita. Nolanahi ere, nahi izanez gero, aurreko idatz-zatian adierazitako administrazioarekiko auzi-errekurtsoaren aurretik, berraztertzeko errekurtsoa aurkez diezaiokete ebazpena eman zuen organoari hilabeteko epean, akordio hau azken aldiz aldizkari ofizial batean argitaratzen denetik hasita.

Getaria, 2023ko ekainaren 2a.

Alkatea,

HARITZ ALBERDI ARRILLAGA.


Azterketa dokumentala