Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

111. zk., 2023ko ekainaren 13a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

SEGURTASUN SAILA
2790

IRAGARKIA, honen bidez, ibilgailu batzuen hondakin-tratamenduari buruzko akordioak jakinarazten dira.

Behean aipatzen diren ibilgailuen hondakin-tratamendua erabakitzeko akordioak interesdunei helarazi nahi izan zaizkien arren, hori egitea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legeko 44. artikuluan xedatutakoa betetzeko.

Eranskinean aipatutako interesduna jakinaren gainean egon dadin argitaratzen da hau, eta harentzat banakako jakinarazpena balitz bezala balioko du.

Bestalde, 39/2015 Legearen 112. artikuluak ezartzen duenaren arabera, ebazpen hauen aurka interesdunek Gora Jotzeko Errekurtsoa jar diezaiokete Trafiko Zuzendariari. Horretarako hilabeteko epea dute, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita.

Donostia, 2023ko ekainaren 2a.

Gipuzkoako Trafikoko lurralde-arduraduna,

XABIER AUZMENDI DOYHARZABAL.

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala