111. zk., 2023ko ekainaren 13a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (95 KB - 1 orri.)
- EPUB (97 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA
EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO AUZITEGI NAGUSIA
2787
EDIKTUA, 238/2020 administrazioarekiko auzi-errekurtsoaren ondoriozkoa.
Jakinarazten da Lehiaren Euskal Agintaritzak sustatutako 238/2020 administrazioarekiko auzi-errekurtsoan honako honen kontra egin dela:
200/2019 Dekretua, abenduaren 17koa, Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailarena, Euskal Autonomia Erkidegoan Estatu-mailako baimena (VTC-N) duten ibilgailuak gidari eta guzti alokatzeko zerbitzua emateko baldintzei buruzkoa.
2021-09-08an epaia eman da. Epaia irmo bilakatu da, eta bere epaitza honako hau da hitzez hitz:
Partez baiesten da Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailaren abenduaren 17ko 200/2019 Dekretuaren aurka jarritako administrazioarekiko auzi-errekurtsoa (200/2019 Dekretua, abenduaren 17koa, Euskal Autonomia Erkidegoan Estatu-mailako baimena (VTC-N) duten ibilgailuak gidari eta guzti alokatzeko zerbitzua emateko baldintzei buruzkoa). Hori dela eta:
a) Errekurritutako dekretuaren 2.2 eta 2.5 artikuluen deuseztapena adieraztea.
b) Aurkaratutako dekretuaren gainerako zatia zuzenbidearekin bat datorrela adieraztea.
c) Ez ezartzea berariaz errekurtsoko kostuak.
Guztiek jakin dezaten, aditzera ematen da, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen Legeak (AAJL) 107. artikuluan xedatutakoa betez.
Bilbao, 2023ko apirilaren 20a.
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.