111. zk., 2023ko ekainaren 13a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (107 KB - 2 orri.)
- EPUB (110 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Oposaketak eta lehiaketak
EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA
2782
EBAZPENA, 2023ko ekainaren 5ekoa, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko errektorearena, irakasle agregatuen plazak lortzeko lehiaketaren deialdia egiten duen 2023ko martxoaren 15eko ebazpenean egindako akatsa zuzendentzen duena.
AURREKARIAK
Lehenengoa.– Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko errektorearen 2023ko martxoaren 15eko Ebazpenaren bidez (martxoaren 22ko EHAA) irakasle agregatuen plazak betetzeko deialdi publikoa egin zen.
Bigarrena.– Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko errektorearen 2023ko martxoaren 15eko Ebazpenaren II. eranskinean akats bat antzeman da AGC8L1 – D00310-21 kodea duen plazaren titularreko kide baten bigarren abizenean.
ZUZENBIDEKO OINARRIAK
Lehenengoa.– Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko errektorearen 2021eko urtarrilaren 28ko Ebazpenak (EHAA, 2021eko otsailaren 12koa), errektorearen eskumenak eskuordetzeari eta haren gobernu-taldearen egitura eta funtzionamendu-arloak zehazteari buruzkoak, xedatutakoren arabera, Irakasle eta Ikertzaileen errektoreordeak, euskuordetzaz, ebazpen hau emateko eskumena du.
Bigarrena.– Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 109.2 artikuluak honako hau ezartzen du:
«Herri-administrazioek, beren kabuz edo interesdunek eskaturik, edozein unetan zuzendu ahal izango dituzte beren egintzetako errakuntza materialak, egitezkoak edo aritmetikoak».
Hirugarrena.– Ondorioz, jarraian deskribatzen den akatsa zuzendu behar da:
2023/1415 orrialdean (21/38),
honela dio:
«Maddi Garmendia Bermell. Unibertsitateko iraskasle titularra. UPV/EHU.»
hau esan behar du:
«Maddi Garmendia Antin. Unibertsitateko irakasle titularra. UPV/EHU.»
Horregatik guztiagatik, honako hau,
EBATZI DUT:
Lehenengoa.– Zuzendu bedi Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko errektorearen 2023ko martxoaren 15eko Ebazpenaren (martxoaren 22ko EHAA) deialdiko oinarrien II. eranskinean agertzen den akatsa. Horrenbestez,
2023/1415 orrialdean (21/38),
honela dio:
«Maddi Garmendia Bermell. Unibertsitateko irakasle titularra. UPV/EHU.»
hau esan behar du:
«Maddi Garmendia Antin. Unibertsitateko irakasle titularra. UPV/EHU.»
Bigarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea.
Errekurtsoak.
Ebazpen honen aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke UPV/EHUko Irakasle eta Ikertzaileen errektoreordeari, hilabeteko epean; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke zuzenean Bilboko Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hilabeteko epean, ebazpena argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Leioa, 2023ko ekainaren 5a.
Errektorea.
PD (Errektoregoaren Ebazpena, eskumenak eskuordetzen dituena, 2021eko urtarrilaren 28koa, otsailaren 12ko EHAA).
Irakasle-ikertzaileen arloko errektoreordea,
FEDERICO RECART BARAÑANO.