Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

111. zk., 2023ko ekainaren 13a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

ETXEPARE EUSKAL INSTITUTUA / BASQUE INSTITUTE
2780

EBAZPENA, 2023ko ekainaren 8koa, Etxepare Euskal Institutuko zuzendariarena, 2023ko maiatzaren 17ko ebazpena aldatzen duena, zeinaren bidez langile lan-kontratudun finkoen hautaketa-prozesurako deia egiten baita, kategoria hauetan: Komunikazio Digitaleko teknikaria, Sistemen teknikaria, Administrazioko eta Zerbitzuetako teknikaria eta Administrari laguntzailea.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariaren abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.c) artikuluak ezartzen duenez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak maila bereko xedapen baten bidez zuzenduko dira, baldin eta nabarmenak ez badira eta huts edo omisio horiek zuzentzearen ondorioz dokumentuaren edukia edo esanahia benetan edo itxuraz aldatzen ez bada.

Horrelako huts edo omisioak ikusi zirenez 2023ko maiatzaren 17ko Etxepare Euskal Institutuko Zuzendariak emandako ebazpenean, zeinak langile lan-kontratudun finkoen hautaketa-prozesurako deia egiten duen, kategoria hauetan: Komunikazio Digitaleko teknikaria, Sistemen teknikaria, Administrazioko eta Zerbitzuetako teknikaria eta Administrari laguntzailea, ebazpena aldatzeari ekin zaio.

1.– Oinarri orokorretako epaimahai kalifikatzailea arautzen den zazpigarren puntuan 2023/2447 orrietan (17/7 eta 17/8) jasoa,

Hau dioen tokian:

«Epaimahai burua Etxepare Euskal Institutuko zuzendaria izango da, gainontzeko 4 epaimahaikidek deitutako lanpostuetara sartzeko eskatutako titulazio bardina edo altuagoa izango du.»

Honako hau adierazi behar da:

«Epaimahaiburua edozein administrazio publikotako edo haren erakunde autonomo, sozietate publiko edo ente publikoetako langile finkoa edo funtzionarioa izango da, eta gainerako 4 kideek deitutako lanpostuetara iristeko eskatzen den titulazio bera edo handiagoa izango dute.»

Donostia, 2023ko ekainaren 8a.

Etxepare Euskal Institutuko zuzendaria,

IRENE LARRAZA AIZPURUA.


Azterketa dokumentala