Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

111. zk., 2023ko ekainaren 13a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

SEGURTASUN SAILA
2779

EBAZPENA, 2023ko ekainaren 2koa, Segurtasun Saileko Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordearena, zeinaren bidez jakinarazten baita noiz argitaratu den Gurenet atarian 2023ko ekainaren 1eko Ebazpena, Ertzaintzako lanpostuak merezimendu orokorren lehiaketa sistemaren bidez betetzeko prozeduran emandakoa (C250).

Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordearen 2022ko abenduaren 5eko Ebazpenaren hirugarren ebazpen-zatian ezarritakoarekin bat etorriz –ebazpen horren bidez, Ertzaintzako karrerako funtzionarioentzat gordetako lanpostuak betetzeko deialdia onartu eta argitaratzen da–, eta Segurtasun Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen urtarrilaren 19ko 6/2021 Dekretuak ematen dizkidaten eskumenak baliatuz, honako hau

EBAZTEN DUT:

Jakinarazten da 2023ko ekainaren 1ean jarri dela Segurtasun Sailaren Gurenet atarian Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordearen 2023ko ekainaren 1eko Ebazpena, zeinaren bidez zuzentzen baita 2023ko martxoaren 21eko Ebazpenaren 4. eranskinean dagoen akats material bat. Ebazpen horren bidez, Ertzaintzako karrerako funtzionarioentzat gordetako lanpostuak merezimendu orokorren lehiaketa sistemaren bidez betetzeko prozeduran onartutako eta baztertutako pertsonen behin betiko zerrenda onartu zen (C250).

Vitoria-Gasteiz, 2023ko ekainaren 2a.

Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordea,

MIREN GOITIA GABIOLA.


Azterketa dokumentala