111. zk., 2023ko ekainaren 13a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (100 KB - 1 orri.)
- EPUB (103 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
2776
1040/2023 EBAZPENA, maiatzaren 29koa, Barrualde-Galdakaoko Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari-gerentearena, zeinaren bidez Carolina Ortega Ortega andrea izendatzen den Administrazioko eta Kudeaketako Zerbitzuburua (Kontabilitate Arloa), izendapen askez, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Barrualde-Galdakaoko Erakunde Sanitario Integratuan.
564/2023 Ebazpenaren bidez, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Barrualde-Galdakaoko ESIko Administrazioko eta Kudeaketako Zerbitzuburua (Kontabilitate Arloa), lanpostu bat izendapen askez bidez betetzeko deialdi argitaratu zen.
Batzordeak balioztatu egin ditu aurkeztutako eskabideak eta dagokion izendapen-proposamena egin du. Horiek horrela, Carolina Ortega Ortega andreak dituen ezagutza akademiko eta profesionalak kontuan hartuta, erabaki da hura izendatzea, izendapen aske bidez, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Barrualde-Galdakaoko ESIko Administrazioko eta Kudeaketako Zerbitzuburua (Kontabilitate Arloa).
Beraz, bat etorriz Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28. artikuluaren hirugarren arau komunarekin, Osakidetzaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuarekin eta azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuarekin,
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Carolina Ortega Ortega andrea izendatzea Administrazioko eta Kudeaketako Zerbitzuburua (Kontabilitate Arloa), Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Barrualde-Galdakaoko ESIan.
Bigarrena.– Izendapen honek 2023ko uztailaren 10etik aurrera izango ditu ondorioak.
Hirugarrena.– Izendapenak egin dituen organoak edozein unetan kargugabetu ditzake, bere eskumen-ahalez, izendapen askeko sistemaren bidez izendatu dituen langileak. Kargutik kentzeak edo mugiarazteak zera eragingo du: langilea beste postu funtzional batera lekualdatuko dela, baina, edonola ere, interesdunak duen kategoriari dagozkion baldintzei eutsiko diela. Hain zuzen, antzeko ezaugarriak dituen lanpostu bati atxikiko zaio eta, ahal dela, izendapena jaso aurretik bera zegoen antolakuntza- eta lurraldetasun-baldintza berberetan. Atxikipen horrek, hain zuzen, kargugabetze-dataren hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak, eta lanpostua betetzeko eskatzen diren betekizun eta baldintza guztiak bete beharko ditu.
Laugarrena.– Interesdunari eta Barrualde-Galdakaoko ESIko Ebazpen honen berri ematea.
Bosgarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Galdakao, 2023ko maiatzaren 29a.
Barrualde-Galdakaoko ESIko zuzendari-gerentea,
JUAN GUAJARDO REMACHA.