Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

111. zk., 2023ko ekainaren 13a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
2775

371/2023 EBAZPENA, maiatzaren 29koa, Debabarreneko Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari-gerentearena, zeinaren bidez Carmen Belén Morales Alcover andreari Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Debabarreneko Erakunde Sanitario Integratuko Ermuko Lehen Mailako Arretako Unitateburuaren eginkizunak esleitzen diren.

231/2023 Ebazpenaren bitartez, onartu egin zen Debabarreneko Erakunde Sanitario Integratuko Ermuko Lehen Mailako Arretako unitateburua izendatzeko deialdi publikoa.

Batzordeak baloratu egin ditu aurkeztutako eskabideak, eta dagokion izendapen-proposamena egin du. Horiek horrela, Carmen Belén Morales Alcover andreak dituen ezagutza akademiko eta profesionalak kontuan hartuta, erabaki da hari esleitzea Debabarreneko Erakunde Sanitario Integratuko Ermuko Lehen Mailako Arretako Unitateburuaren eginkizunak.

Beraz, bat etorriz Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28. artikuluaren hirugarren arau komunarekin, Osakidetzaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuarekin eta azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuarekin,

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Carmen Belén Morales Alcover andreari esleitzea Debabarreneko Erakunde Sanitario Integratuko Ermuko Lehen Mailako Arretako Unitateburuaren eginkizunak.

Bigarrena.– Carmen Belén Morales Alcover andreak bi eginkizun izango ditu: kudeaketa eta asistentzia ematea; eta Erakunde Sanitario Integratuko gerentearen mende egongo da zuzenean eta hierarkian. Bai Lehen Mailako Arretako Unitateburuaren funtzioak egin bitartean bai haiek amaitu ostean, titulartasunari eutsiko dio bere kategorian dagokion plazan, eta hari lotutako oinarrizko funtzioak betetzen jarraituko du.

Hirugarrena.– Inolaz ere, Lehen Mailako Arretako Unitateburuaren eginkizunak edo ordainsariak finkatzerik, berariazko lanpostu gisa; izan ere, noiznahi erabaki ahal da eginkizun horien esleipenari amaiera ematea.

Laugarrena.– Interesdunak, eginkizun horietan diharduen bitartean, osagarri berezi bat jasoko du erantzukizunagatik.

Bosgarrena.– Izendapen honek 2023ko ekainaren 1etik aurrera izango ditu ondorioak.

Seigarrena.– Ebazpen hau interesdunari eta Debabarreneko Erakunde Sanitario Integratuari jakinaraztea.

Zazpigarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Mendaro, 2023ko maiatzaren 29a.

Debabarreneko ESIko zuzendari-gerentea,

ASIER ESNAL ALBIZU.


Azterketa dokumentala