Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

111. zk., 2023ko ekainaren 13a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
2773

264/2023 EBAZPENA, maiatzaren 24koa, Uribeko Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari-gerentearena, zeinaren bidez Margarita Concejero Gomez andrea Bloque Kirurgikoko Gainbegiralea kargutik kendu egin den, berak hala eskatuta, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Uribeko Erakunde Sanitario Integratuan.

Urriaren 18ko 378/2022 Ebazpenaren bidez, Margarita Concejero Gómez andrea Bloke Kirurgikoko Gainbegirale izendatu zuten Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Uribeko ESIko Urdulizko Ospitalean.

Ekainaren 26ko 8/1997 Legea, azaroaren 11ko 255/1997 Dekretua eta aplikatzekoak diren gainerako xedapenak ikusita, Zuzendaritza Gerentzia honek

EBAZTEN DU:

Lehenengoa.– Margarita Concejero Gómez andrea Bloke Kirurgikoko Gainbegiralea kargutik kentzea, berak hala eskatuta, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Uribeko ESIko Urdulizko Ospitalean, eta eskerrak ematea egindako lanagatik.

Bigarrena.– Ebazpen honek 2023ko maiatzaren 28tik aurrera izango ditu ondorioak.

Hirugarrena.– Interesdunari eta Uribeko ESIari Ebazpen honen berri ematea.

Laugarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Urduliz, 2023ko maiatzaren 24a.

Uribeko ESIko zuzendari-gerentea.
EB (170/2021 Ebazpena, martxoaren 30ekoa).

Langileen zuzendaria,

IANIRE LAMIKIZ MOREIRA.


Azterketa dokumentala